Mariasun Pagoaga Amozarrain aktore arrasatearra da. Fagor Etxetresnak enpresako publizitate arduraduna izan zen 42 urtez. 2004an Arrasateko Doke Antzerki Taldean hasi zen, eta ordutik hainbat antzezlanetan parte hartu du. 2010ean egin zuen lehen papera zineman, 80 egunean filmean. Geroztik beste bederatzi filmetan parte hartu du, tartean Bi anai (2011), Loreak (2014), Lasa eta Zabala (2014) eta Handia (2017), eta Goenkale telesailean (2013-2015) ere agertu zen.
2016an Mundukidek egindako “BATU TAUPADARA” bazkide kanpainarako bide lagun izan genuen, fundazioari buruzko bideo testigantzetan.