Miren Amuriza Plaza bertsolaria eta idazlea da. Hainbat euskal hedabidetan idazten du eta Basa da argitaratu duen lehen liburuaren izenburua. 2009an Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekotan bigarren txandara iritsi zen. Bizkaiko Bertsolari Txapelketan hiru aldiz izan da finalista, emaitzarik onena 2010eko hirugarrena izan zuen.
2016 an “Batu Taupadara” Mundukiderako bazkide kanpainaren baitan herriz herri aritu zen kantari urtebetean, Mozambiken egonaldi baten ondoren idatzitako hausnarketak bertsotan kantatzen eta kontatzen KAPULANA ZINTZILIK ikuskizunarekin.