Trebatzaileak Niassan dira soja kanpainarekin hasteko
2022 abendua 5
Aste honetan, sojaren nekazal kanpaina burutzeko 60 instruktore iritsi dira Mozambike iparraldera.
“Trebatzaile” izena hartzen dute baina praktikan beste probintizia batzuetako nekazal elkarteetako nekazariak dira eta beraien praktika onak erabiltzen ditugu gure programetako nekazariak trebatzeko. Trebatzaile edo instruktoreen heren bat emakumeak dira eta 4 hilabete egingo dituzte beraien etxetik kanpo lan egiten. 10 nekazariko taldetan lan egingo dute, eta beraietako bat taldearen “koordinatzialea” izateaz arduratuko da. Trebatzaileek, nekazarientzat hazia, ongarria eta tratamenduak ere salduko dituzte. Guzti hori, pakete txikietan salduko dute, nekazariek duten inbertsio gaitasun mugatua kontutan hartuta erraztasunak emateko.
Nekaratik nekazarira izeneko praktikak honek oso emaitz onak ematen ditu Mundukideko programetan dugun helburuetarako. Alde batetik, nekazariak jakitun baten laguntza jasotzen du, trabatzaileak berriz bere soldata irabazten du eta Mundukidek bi aldeetan sortzen ditu lan aukerak.
Ihazko soja kanpainaren datuen arabera, 2.698 nekazarik 826 hektareako lursailean 197.ooo € tan baloratutako 48o tona ekoiztu zituzten, 33 trebatzaileren laguntzarekin.