Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

TREBATZAILEAK NIASSAN DIRA SOJA KANPAINARI EKITEKO

2022 abendua 5

Aste honetan, sojaren nekazal kanpaina burutzeko 60 instruktore iritsi dira Mozambike iparraldera.

“Trebatzaile” izena hartzen dute baina praktikan beste probintizia batzuetako nekazal elkarteetako nekazariak dira eta beraien praktika onak erabiltzen ditugu gure programetako nekazariak trebatzeko. Trebatzaile edo instruktoreen heren bat emakumeak dira  eta 4 hilabete egingo dituzte beraien etxetik kanpo lan egiten. 10 nekazariko taldetan lan egingo dute, eta beraietako bat taldearen “koordinatzialea” izateaz arduratuko da. Trebatzaileek, nekazarientzat hazia, ongarria eta tratamenduak ere salduko dituzte. Guzti hori, pakete txikietan salduko dute, nekazariek duten inbertsio gaitasun mugatua kontutan hartuta erraztasunak emateko.

Nekaratik nekazarira izeneko praktikak honek oso emaitz onak ematen ditu Mundukideko programetan dugun helburuetarako. Alde batetik, nekazariak jakitun baten laguntza jasotzen du, trabatzaileak berriz bere soldata irabazten du eta Mundukidek  bi aldeetan sortzen ditu lan aukerak.

Ihazko soja kanpainaren datuen arabera, 2.698 nekazarik  826 hektareako lursailean 197.ooo € tan baloratutako  48o tona ekoiztu zituzten, 33 trebatzaileren laguntzarekin.

 

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden