Natxo de Vicente eta Julio Martínez, Copreci eta Eroskiko bazkide direnak baina Mundukiderekin Brasilen lanean ari diren kooperanteak, orientzatzaile lanetan ari dira Kooperatiben Kudeaketarako Teknikarien graduko hezitazaileeen zuzendutako GESTIO EREDUAK ETA GIZA HARREMANAK deituriko moduluan. Formazioa, Nekazal Erreforma Gaikuntza eta Ikerketarako Institutu Teknikoak (ITERRA) antolatzen ditu.
“Kudeaketarako Teknikarien gradua” INCRA (Nekazaritzako kolonizazio eta Erreformarako Institutu Nazionala) eta PRONERA (Nekazaritza Erreformarako Hezkuntza Programa Nazionala) erakundeen arteko aliantza batetik sortua da eta ikasleek eskola teorikoak eta komunitateko praktikak tartekatzeko diseinatua.
2021eko lehen seihilekoan, GESTIO EREDUAK gaiaren inguruko alorrak lantzen ari dira, bigarren sehilekoan berriz, PLATAFORMAKO LANKIDETZETAKO LAN KAPITAZIOA.
TAC KURRIKULUAK baldintzak eskaini nahi ditu ITERRA TAC ikastaroko parte-hartzaileek egitura metodologiko bat izan dezaten, TAC ikasturtean zehar garatutako modulu guztiak egokitzeko, bai ikuspegi teorikotik bai praktikotik.