Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Mundukidek 21.863€ jaso ditu Eroskiko “Zentimo Solidarioa” kanpainaren bitartez.

2022 otsaila 25

 

Urtarrilean zehar, 116.211€ bildu ditu Eroskik Euskal Herriko supermerkatuetan martxan jarritako kanpainarekin eta kopuru totala  nazioarteko lankidetzaren alorrean lanean diharduten Espainiar estatuko eta Euskal Herriko 5 gobernuz kanpoko erakunderen artean banatu ditu.

Mundukidek jasotako 21.863 €-ak Brasilgo eta Mozambikeko programak optimizatzeko inbertituko ditu. Mozambikeko programari dagokionez, Mundukide ustekabez harrapatu duen, pertsona desplazatuen arazoari aurre egiteko erabiliko dugu. Iparraldeko probintziako Cabo Delgadoko herritarrek bizi duten krisi humanitarioaren ondorioz, herritarren heren batek bere etxea utzi behar izan du familiarekin batera leku seguruago batera joateko, 2017. urtean ISISekiko leialtasuna adierazi zuten estatuz kanpoko talde armatuen erasoetatik babestu ahal izateko. Probintziako erakunde eta entitateekin Mundukidek duen harreman onari esker, elkarrekin ari gara lanean iparraldetik matxinatuen erasoetatik ihesi datozen pertsonak artatzeko, haiei etxeak eraikitzen laguntzeko eta, behin bizitzen jartzen direnean, baratzeak lantzen hasten laguntzeko, pertsona horietako asko arrantzaleak baitira eta ez baitute nekazaritzan jarduteko ohiturarik.

Bestalde Brasileko programari begira, Lurrik Gabeko Landa-langileen Mugimenduak zuzendutako (MST) ekimen ekonomikoak indartzeko lankidetzarako bideratuko dugu jasotako ekarpena. Izan ere, COVID-19 ak eragindako pandemiak gogor eragin du Brasil osoan eta baita Mundukidek laguntzen dituen komunitateetako ekimen ekonomikoen egunerokotasunean.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu “Zentimo Solidarioa” kanpainarekin bat egindako pertsona guztiei eta baita Eroskiri ere Nazioarteko lankidetzan lanean ari garen erakundeei babesa emateagatik.

 

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden