Mundukide sariak, bi sailetan aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko du.
Mundukideren misioa baliabideak eta ezagutza partekatuz Hegoaldeko herriekin lankidetzan jardutea da, “hegoalde” hitza ongizate ekonomiko eta sozialetik kanpo dauden komunitate eta herrialdeak definitzeko erabiliz. Iparralde, hegoalde, mendebalde eta ekialderen arteko aldeak txikituko dituen garapen eredu baten alde egiten du apustu Mundukidek. Ikuspegi globala ardatz duen eredua: guztiok osotasunaren parte garen heinean, dagokigunaren zatiaren erantzule gara, tokiko errealitatea eta kultur aniztasuna kontuan hartuz. Pertsona guztion giza eskubideak bermatu, aberastasunaren banaketa orekatu eta bizi baldintza duinak sortzean justizia bilatzen duen eredua, hain zuzen.
Mundukide sariaren irabazleak 700€-ko saria izango du, eta Mundukidek berak antolatutako 3 ekintzetan filma aurkezteko aukera izango du.
Epaimahai ofizialak emango du saria, bertan Mundukideko kideren bat parte hartzaile izango delarik.
SARIA:
2022ko Mundukide Saria (*): 700€
Harremanetarako:
Kontaktua: 656 732 586 (Iban del Campo)
E-maila: huhezinema@mondragon.edu
*Oharra: Mundukide saria MU ikasleen sail bateko lan batek irabazten badu, 700€-ak osorik jasoko ditu. Film labur batek gehienez bi sari irabazteko aukera izango du. Bestalde, Mundukide saria sail ofizialeko lan batek irabazko balu, sartuta egongo dira ere hautatua izateagatik jasotako 200 euroak.