Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

NASA kolonbiar indigenekin lankidetza berria hasi du Mundukidek

2023 azaroa 22

Azaroak 18 eta 19an,  Mundukideko lantaldea Kolonbiako Nariño eskualdeko Pasto hiriburuan elkartu da urteko azken topaketa burutzeko.

Josu Urrutia, zuzendaria, Unax Zabala Kolonbia programako arduraduna, Asier Elorza, Iker Cabrejas eta Jose Luis Lejardi kooperanteak eta Mundukideko lankide kolonbiarrak izan dira partaideak.  Urteko balantzea eta datorren urteko plangintza adosteaz gain,  Mundukideko taldea, NASA nekazari indigenekin elkartu da, datozen urtetako lankidetza  formalizateko. Gogora dezagun, 2018an hasita Mundukidek Kolonbian egindako lan ibilbidea.

KALE BIRZIKLATZAILEEN JARDUERA LERROA

  • Kolonbiar herrialdean Mundukidek emandako lehenengo lankidetza pausoak, Pastoko kale birziklatzaile taldearekin eman zituen 2018. urtean.  Egun, birziklatzaileekin dugun lan lerroa Pastotik Hego-Mendebalde osora hedatu da, guztira Cali eta Pasto hirietako 6 elkarteri administrazio eta plangintza kudeaketan aholkularitza emanez.  Honetaz gain, Kolonbiako Hego-Mendebaldeko birziklatzaileen elkartearekin (ARSOC) lanean dihardu Mundukidek, eta nabarmentzekoa da, Birziklatzaileen Elkarte Nazionalarekin (ANR) elkarlanerako bidea egiteko ari garela elkarlanean.

NEKAZAL INDIGENEN JARDUERA LERROA

  •  Kolonbiako bigarren lan lerroa, nekazaritzan oinarritzen da, elikagai subiranotasuna eta familia ekonomia indartzea duelarik helburu. 2018an, PASTO izeneko emakume  indigenekin hasi ginen elkarlanean-  Pauso nabarmenak eman badituzte ere,  bultzatutako nekazaritza ekologikoaren hedapenak denbora behar du landa eta soroetan gauzatzeko. Denboran zehar mantendu beharreko lana da, nekazaritza ohiturak aldatu arte., komunitate honek bultzatutako nekazaritza ekologikoaren hedapenak denbora behar du landa eta soroetan gauzatzeko. Denboran zehar mantendu beharreko lana da, nekazaritza ohiturak aldatu arte
  • 2021. Urtean, Nariñoko eskualdeko GRAN TESCUAL izeneko komunitatearekin harremanetan hasi ondoren, 2022an gure arteko elkarlana gauzatu egin zen. Egun, Tescual lurraldeko gobernu indigena nabarmentzen ari da nekazaritza ekologikoko soluzioak inplementatzeagatik eta babeslekuarekin batera, nekazal laguntza teknikoa eta merkaturatze instantziak indartzeko elkartu dira 600 komuneroz osatutako Gran Tescual erakundea eta Mundukide.
  • 2023ko urte bukaera honetan,  NASA izeneko  nekazariekin elkarlan akordu berria gauzatu berri dugu, komunitate indigenarekin elkarlanenean aritzeko. NASAk, Cauca departamenduan bizi dira, Kolonbiako hego-mendebaldeko Andeetako eskualdean, mila eta hiru mila metro bitarteko altueran, eremu partziala izenarekin ezagututako babeslekuko lurretan.

 

 

 

 

 

 

 

 

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden