Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Eskaini LK puntuak Mundukideri

2021 maiatza 17

Bazenekien, Super LK katalogoko edozein artikulu eskuratzen duzun bezala, Mundukidera ere bideratu ditzakezula zure puntuak?

Egoera zaurgarrian bizi diren Afrika eta Hego Amerikako pertsonei pobreziatik ihes egiten  laguntzen arituko zara Laboral KUTXA eta Mundukideren arteko elkarlan honen bitartez.

COVID-19ak hankaz gora jarri du mundua. Ezagutzen ditugu birusari aurre egiteko neurriak, hala ere, munduan 3.000 miloi pertsonak ezin dituzte eskuak etxean garbitu. Gainera, bost urtetik beherako 5 milioi haur hiltzen dira urtean, ura, nutrizio egokia edo oinarrizko osasun-zerbitzuak eskuratzeko aukerarik ez dutelako. Pandemia honek bortizki kolpatu du lehendik egoera ahulean zegoen pertsona askoren bizitza. COVID-19a arazo-zerrenda luze bati gehitu zaio: enplegurik eza, lurrik eza, prestakuntzarik eza, eskolara joateko zailtasunak, diskriminazioa…

Mundukiden 2021 urteari ohiko konpromisoz eta erantzukizunez heldu diogun arren, ardura berezia sentitzen dugu momentu honetan. Horregatik ahalik eta epe motzenean inpaktu handiena lortzeko lanean ari gara. Hori dela eta, gure antolakuntza hobetu dugu, lankidetza ahalik eta eraginkorrena izan dadin gure jardueraren xede diren herrialdeetan, hala nola Mozambiken eta Etiopian. Herrialde horietan, nekazaritza-jarduera sustatzeko aukera eskaintzen diegu hango herritarrei, haien errentak handitzeko gaitasuna izan dezaten. Bestalde, Brasilen, Kolonbian eta Ekuadorren, familien garapen sozioekonomikoa garatzen laguntzea da gure helburua. Horretarako, tokiko erreferentziako pertsonei kudeaketaren arloko trebakuntza ematen diegu, kooperatiben jarduna hobetzeko ekoizpenetik merkaturatzeraino.

Puntuz puntu elkartasunez!

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden