Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Tamalez, arreta gutxi jasotzen duen gaia

2025 maiatza 9

Unean uneko talka geopolitikoak gora behera, ekonomia, enpresa eta lan arloaren mundializazioak aurrera darrai.

 

Eta gu, ezinbestean, zirkuitu global horietan gure burua ahalik eta probetxu oneneko gunetan kokatzen saiatzen gara (ordenagailu kuantikoak gurera ekarriz adibidez).

Baina mundu zabalean dozenaka herrialde eta milioika pertsona oso baldintza zailetan ari dira lanean: Herrialde batzuetan pertsona helduen %80 bizi iraupen lanetan ari da. Gehienak nekazaritzan, baina bai eta bestelako lan txikietan ere, kalean janaria saltzen, bizikleta batekin taxi lanak egiten edo eta zakuak buru gainean hartuta kamioiak kargatzen.

Munduan lanean ari den jende guztiaren ia erdia ari da horrelako biziraupen lanetan. Eta zeozer lan hobea dutenen artean ere, asko dira oso etekin gutxiko lanetan ari direnak.

Sarri entzun ohi dugu munduan barrena milaka milioi pertsona direla behar gorrian edo txirotasunean bizi direnak. Baina hori ez da alferkerian ari direlako edo fundamentu gutxirekin lanean ari direlako. Pertsona horietako gehienek guk baina lan ordu luze eta nekagarriagoak egiten dituzte. Eta ala ere txirotasun latzean bizi dira. Harritzekoa al da aitzur hutsez lanean ari denak, traktorea eta ongarriekin ari denaren aldean, bere izerditik etekin gutxi ateratzea?

Baliabide gutxirekin eta egoera kaskarrean aritzera behartua denak, balio gutxi sortuko du bai bere buruarentzako, bai eta bere gizartea eta munduarentzako ere. A zer galdutako aukera!

Tamalez, gure artean arreta gutxi jasotzen duen gai bat da hau. Elkartasunaz hitz egiterakoan osasuna, hezkuntza edo eta demokrazia izan ohi ditugu buruan. Gutxitan lana.

Gure garapenerako lankidetza, enpresen nazioartekotzea, migrazioa, energia… guzti horiek ganoraz aztertzeko ezinbestekoa da munduko langile guztien egoera kontutan hartzea.

 

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden