Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Elkartasun olatu indartsua VII. Kooperatiba Arteko Lasterketa Soldiarioan

2022 urria 17

Urriaren 16an, Elikaduraren munduko eguna ospatzen den egun berean eta Pobreziaren aurkako nazioarteko astean, VII. KLS  ospatu zen  Aretxabaletako Urkulu urtegian, Mundukidek Afrikan eta Hego Amerikan zuzentzen dituen programei babesa emateko.

Urtegi inguruan bildutako 500 pertsonek kirolaz, konpainiaz eta gastronomiaz gozatu zuten, hau da 300 inguruk froga ezberdinetan parte hartuaz eta gainontzekoek publiko gisa, baina bertaratutako guztiek elkartasun unibertsala praktikan jarriaz.

Lehengoz egiten zen haur eta gaztetxoen kirol ekitaldia 10.00etan hasi zen  65 haur eta gaztek partaidetzarekin. Ordu erdi geroago, oinezko eta nordic walkingeko parte-hartzaileei irteera eman zitzaien, eta 11.00etan kooperatiba arteko talde lasterketa hasi zen. Guztira 29 kooperatibak eman zuten izena, emakumezko, gizonezko eta misto mailan banatuta. Emakumezkoetan IKERLAN izan zen talderik azkarrena, Ana Patricia Bautista, Fatima Fernandez eta Maria Viqueirarekin. Mistoan GOIENER aurreratu zen, Mikel Alkorta, Leire Astigarraga eta Oier Etxebarriarekin. Gizonezkoetan, Fagor Elektronika iritsi zan lehenengoa denborarik onena eginez,  Joseba Arrizabalaga, Kerman Calleja eta Josu Juaristirekin. Hiru talde irabazleak Arrasateko ARTEAGA jatetxeko bazkari eder batekin izan dira sarituak. Lasterketa bukatuaz bat, jan eta edatekoak izan zituzten parte hartzaile guztiek AUSOLANen abituailamenduan.

Kirol ekitaldiaren ondoren, partehartzaileen arteko zozketaren momentua etorri zen, Columbus, Athon, Debagoienako mankomunitatea, Hiper Eroski, Gastroteka 19,90 eta LABORAL Kutxaren eskutik  hainbat sari zozketatuz. Kirol ekitaldiaz gain, UDA eta Atxabaltako paellagileak prestatutako kantinako pintxo eta edariez, Harreman dendako kafe eta txokolatez eta Markel DJ musikagilearen disko festaz gozatu ahal izateko aukera egon zen. Parte hartzaile guztiek

Elkarrekin indartsuago eta alaiago

Mundukiderekin batera ekitaldiaren antolakuntzan KREAN, FAGOR ELECTRONICA, ATHLON, ARRASATEKO ATLETISMO TALDEA, UDA, ATXABALTAKO PAELLAGILEAK, ETXALUZETARRAK eta beste hainbat elkartetako kideek hartu zuten parte, guztira 30 bat bolondresekin.

Bizi ditugun garai ezegonkor hauetarako norberarentzat eta beharrean dauden pertsonentzat dagoen botikarik onena elkartasuna praktikatzea da eta hori ikusi zen Urkulun, elkarrekin alaiagoak eta indartsuagoak garela.

Urteroko babesle

 

«EMAN PAUSOA, ELKARTASUNA EZIN DA GELDITU !».

Aurkitu zure argazkia

Kirol modalitateak 4 izan ziren: Haur eta gaztetxoen lasterketa, oinezkoaibilaldi nordikoa eta denetan  izarra  izaten den Kooperatiben lasterketa. Azken honetan kooperatiba ezberdinetako 28 taldek hartu zuten parte. Kategoria Mistoan 15 talde aritu ziren, gozonezkoetan 9 eta emakumezkoetan 4 izan ziren.  Azpian ikusi daitezke  klasifikazioak:

Lasterketako sailkapenak

Emakumezkoak
    • 1- Ikerlan: Ana Patricia Bautista, Fatima Fernandez eta Maria Viqueira (argazkian)
    • 2- Fagor Elektronika: Aitziber Agiriano, Eneritz Oruna eta Monica Vaz
    • 3- Fagor Automation: Oihane Aizpurua, Marijo Garcia eta Josune Puga
Argazkiak Mondraberri

  • Mistoak
    • 1- Goiener: Mikel Alkorta, Leire Astigarraga eta Oier Etxebarria (argazkian)
    • 2- Fagor Taldea: Ana Martin, Andoni Miguel eta Aritz Otxandio
    • 3- Dikar: Javier Gonzalez, Gema Segurola eta Eduardo Vega

Gizonezkoak

    • 1- Fagor Elektronika: Joseba Arrizabalaga, Kerman Calleja eta Josu Juaristi (argazkian)
    • 2- Ecenarro: Rafa Agirrezabala, Edorta Legazpia eta Antonio Matilla
    • 3- LKS NEXT: Asier Plaza, Asier Querejeta eta Ayrat Raimov

 

 

HAUR ETA GAZTE LASTERKETAREN LEHENENGO EDIZIOA ARRAKASTATSUA IZAN DA

Guztira 65 gaztetxok hartu zuten parte kategoria ezberdinetan. Asko Arrasateko Athletismo Taldekoak eta beste batzuk bere kabuz izena emandakoak. 10:00 etan hasi ziren eta mailaren arabera 10.30 ak arte lehiatu ziren. Zaharrenek berriz, 11:00 hartu zuten parte lasterketa ofizialeko partaideekin batera eta hauetako batzuk lasterekta irabazi dute lehenengo postuetan sartuta.

 

 

GIRO BIKAINEAN OSATU DITUZTE 6.3 KILOMETROAK OINEZKO MODALITATEETAN 

10:30 etan lankide, familia eta lagun taldez osatutako oinekoen txanda izan da eta ordubete inguruan eman diote buelta urtegiari giro bikainean  elkartasun olatu handia sortuaz.

 

 

Goiza alaitzeko Markel DJ izan da  bere abesti sorta eta speaker lanarekin. Kantinan berriz, Aretxabaletako 3 sukaldari saltseroenak  eta UDA kirol elkartearen elkarlanak jateko eta edateko goxoak prestatu dizkigute . Harreman bidezko merkataritza taldea kafetxoa eta produktu ugari jarri dituzte bertaratutakoen eskura.

 

 

 

 

Podiuma:

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden