Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Elkartasun olatu indartsua VII. Kooperatiba Arteko Lasterketa Soldiarioan

2022 urria 17

Urriaren 16an, Elikaduraren munduko eguna ospatzen den egun berean eta Pobreziaren aurkako nazioarteko astean, VII. KLS  ospatu zen  Aretxabaletako Urkulu urtegian, Mundukidek Afrikan eta Hego Amerikan zuzentzen dituen programei babesa emateko.

Urtegi inguruan bildutako 500 pertsonek kirolaz, konpainiaz eta gastronomiaz gozatu zuten, hau da 300 inguruk froga ezberdinetan parte hartuaz eta gainontzekoek publiko gisa, baina bertaratutako guztiek elkartasun unibertsala praktikan jarriaz.

Lehengoz egiten zen haur eta gaztetxoen kirol ekitaldia 10.00etan hasi zen  65 haur eta gaztek partaidetzarekin. Ordu erdi geroago, oinezko eta nordic walkingeko parte-hartzaileei irteera eman zitzaien, eta 11.00etan kooperatiba arteko talde lasterketa hasi zen. Guztira 29 kooperatibak eman zuten izena, emakumezko, gizonezko eta misto mailan banatuta. Emakumezkoetan IKERLAN izan zen talderik azkarrena, Ana Patricia Bautista, Fatima Fernandez eta Maria Viqueirarekin. Mistoan GOIENER aurreratu zen, Mikel Alkorta, Leire Astigarraga eta Oier Etxebarriarekin. Gizonezkoetan, Fagor Elektronika iritsi zan lehenengoa denborarik onena eginez,  Joseba Arrizabalaga, Kerman Calleja eta Josu Juaristirekin. Hiru talde irabazleak Arrasateko ARTEAGA jatetxeko bazkari eder batekin izan dira sarituak. Lasterketa bukatuaz bat, jan eta edatekoak izan zituzten parte hartzaile guztiek AUSOLANen abituailamenduan.

Kirol ekitaldiaren ondoren, partehartzaileen arteko zozketaren momentua etorri zen, Columbus, Athon, Debagoienako mankomunitatea, Hiper Eroski, Gastroteka 19,90 eta LABORAL Kutxaren eskutik  hainbat sari zozketatuz. Kirol ekitaldiaz gain, UDA eta Atxabaltako paellagileak prestatutako kantinako pintxo eta edariez, Harreman dendako kafe eta txokolatez eta Markel DJ musikagilearen disko festaz gozatu ahal izateko aukera egon zen. Parte hartzaile guztiek

Elkarrekin indartsuago eta alaiago

Mundukiderekin batera ekitaldiaren antolakuntzan KREAN, FAGOR ELECTRONICA, ATHLON, ARRASATEKO ATLETISMO TALDEA, UDA, ATXABALTAKO PAELLAGILEAK, ETXALUZETARRAK eta beste hainbat elkartetako kideek hartu zuten parte, guztira 30 bat bolondresekin.

Bizi ditugun garai ezegonkor hauetarako norberarentzat eta beharrean dauden pertsonentzat dagoen botikarik onena elkartasuna praktikatzea da eta hori ikusi zen Urkulun, elkarrekin alaiagoak eta indartsuagoak garela.

Urteroko babesle

 

«EMAN PAUSOA, ELKARTASUNA EZIN DA GELDITU !».

Aurkitu zure argazkia

Kirol modalitateak 4 izan ziren: Haur eta gaztetxoen lasterketa, oinezkoaibilaldi nordikoa