VII. KLS Lasterketa Solidarioa urriak 16an. EMAN PAUSOA!
2022 abuztua 29
PARTE HARTZEKO MODU ASKO HELBURU BERAREKIN
Taldean lasterka zein oinez. Motelago edo azkarrago. 10 urterekin, edo 40rekin, edo 70ekin… Modu askotan parte hartu ahalko da urriaren 16an Aretxabaletako Urkulu urtegian egingo den Kooperatiben arteko VII. Lasterketa solidarioan. Modu asko, helburu bakarrarekin: pobretuak izan diren pertsonei elkartasuna adieraztea, munduko maparen gune pobretuenetan jaio, hazi eta bizi direnen bizi baldintzak hobetzen laguntzea.
ZURE ELKARATASUNA USTE DUZUNA BAINO URRUTIAGO IRISTEN DA. EMAN PAUSOA!
Munduan badira leku mordoska oinarrizko bizi-baldintza betetzen ez direnak. Leku horietako giza sufrimendua galanta da eta gainera sarri ezusteko, ezegonkortasun eta gatazka gogorrenak bertan sortzen dira. Haur, gazte, heldu eta pertsona nagusi asko eta asko dira, ahamena duten pertsonen laguntza beharrean daudenak, munduak bizkarra ematen dien bitartean. Menpekotasunik sortuko ez dien laguntza baina, beraien bizitzaren jabe izatera bultzatuko dituen laguntza. Horixe da Mundukideren misioa hemengo pertsonen babesa behar du lanean jarraitzeko.
FAGOR ELEKTRONIKA ETA KREAN KOOPERATIBAK BATU DIRA ANTOLATZAILE LANETARAKO
Zazpigarren edizio honetan KREAN eta FAGOR ELEKTRONIKA kooperatiben laguntza izango du Mundukidek eta lasterketa elkarlanean antolatuko dugu.
HAUR ETA GAZTETXOENTZAT LASTERKETA BERRIA
Urtero gerturatzen dira haur eta gaztetxoak gurasoekin batera Urkuluko lasterketara eta aurten 2004 – 2016 bitartean jaiotako gaztetxoenen parte hartze gosea asetzeko lasterketa berezia izango dute, adin tarte bakoitzari dagokion distantzia egokituta.
NOLA PARTE HAR DEZAKET LASTERKETA SOLIDARIOAN?
Urriak 16an Aretxabaletako Urkuluko urtegira etorrita eta aukeran dituzun kirol modalitateren batean izena emanda.
Lasterketa egunean Urkulura gerturatzerik ez baduzu dortsal solidarioa eskuratu dezakezu.
EGIZU HEMEN IZEN EMATEA
1. MODALITATEAK
1.1 NAGUSIEN MODALITATEA
-
- X3 TALDE LASTERKETA
- Kooperatiba bakoitzeko 3 pertsonako taldea
- Kategoriak: Emakumezkoa / Mistoa /Gizonezkoa
- Ibilbidea: 6.3 Km. desnibelik gabekoa
- Irteera: Goizeko 11:00etan
- MARTXA NORDIKOA
- Entitate kooperatabo batean lanean ari diren kideentzat
- Ibilbidea: 6.3 Km, desnibelik gabekoa
- Irteera: Goizeko 10:30etan
-
- OINEZKOA
- Publiko guztientzat
- Ibilbidea: 6.3 Km desnibelik gabekoa
- Irteera: Goizeko 10:30etan
1.2 GAZTETXOEN MODALITATEA
-
- LASTERKETA
- 2016-15: Ibilbidea 100 m
- 2014-2013: Ibilbidea 500 m
- 2012-2011: Ibilbidea 1.000 m
- 2010-2009: Ibilbidea 1.500 m
- 2008-2007 : Ibilbidea 6,3 Km
- 2006-2005: Ibilbidea 6,3 Km
- Irteera: Goizeko 10:00etatik aurrera
- Izen-ematea: Doako parte hartzea
ZERTAN LAGUNTZEN DUZU PARTE HARTUAZ?
Lasterketarekin bildutako laguntza ekonomikoa, Afrika eta Hego Amerikan bultzatzen ditugun programa sozioekonomikoak garatzeko erabiliko dugu eta zure babesa izugarri baliogarria da Mundukideren helburuetarako.
OHARRAK ETA ARGIBIDEAK
- Izen-ematea:
- www.mundukide.org helbidean eman ahal izango da urriak 11 arte.
- Lasterketa egunean Otalora jauregiko aparkalekuan (Urkulun) eman ahal izango da Goizeko 9:00 etatik 10: 30 ak bitartean.
- Dortsal jasotzea: Otalora jauregiko aparkalekuan (Urkulun), goizeko 9:00 etatik 10:30 bitartean.
- Irteera ordutegiak:
-
- Nagusien frogetako
-
-
- X3 TALDE LASTERKETA : 11:00 a.m.
- OINEZKOA: 10:30 a.m.
- IBILALDI NORDIKOA : 10:30 a.m.
-
-
- Nagusien frogetako
-
- Haur eta gazteen ordutegiak
-
-
- 2016-15 jaiotakoak: 10:25 a.m.
- 2014-2013 jaiotakoak: 10:20 a.m.
- 2012-2011 jaiotakoak: 10:10 a.m
- 2010-2009 jaiotakoak: 10:00 a.m.
- 2008-2007 jaiotakoak : 10:30 a.m.
- 2006-2005 jaiotakoak: 10:30 a.m.
-
-
- Haur eta gazteen ordutegiak
- Jan-edanak: Ibilbidearen erdialdean ura eskuratu ahal izango da eta helmugan fruta eta edariak izango dituzte partehartzaileek Ausolanen eskutik.
- Sariak:
- Modalitatea eta kategoria bakoitzeko lehenengoek jasoko dute saria.
- Lasterketaren babesleak emandako artikulu eta produktuak erabiliko dira sarietarako eta baita parte hartzen dutenen artean egiten den zozketarako ere.
- Epaileak: Arrasate Atletismo taldeko partaideak izango dira.
- Antolatzaileak: Mundukiderekin batera, Krean, Fagor Elektronika eta Athlon kooperatibak.
- Prezioa: 10 € eta kamiseta opari. Haur eta gaztetxoek ez dute ordaindu beharko.
Data
16 urria 2022
Ordutegia
10:00 - 14:00
Non
Urkulu urtegia- Aretxabaleta /Ibilbidea: 6.300 m eta laua
Prezioa
10 €