Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

VII. KLS Lasterketa Solidarioa urriak 16an. EMAN PAUSOA!

2022 abuztua 29

PARTE HARTZEKO MODU ASKO HELBURU BERAREKIN

Taldean lasterka zein oinez. Motelago edo azkarrago. 10 urterekin, edo 40rekin, edo 70ekin…  Modu askotan parte hartu ahalko da urriaren 16an Aretxabaletako Urkulu urtegian egingo den Kooperatiben arteko VII. Lasterketa solidarioan. Modu asko, helburu bakarrarekin: pobretuak izan diren pertsonei elkartasuna adieraztea, munduko maparen gune pobretuenetan jaio, hazi eta bizi direnen bizi baldintzak hobetzen laguntzea.

ZURE ELKARATASUNA USTE DUZUNA BAINO URRUTIAGO IRISTEN DA. EMAN PAUSOA!

Munduan badira leku mordoska oinarrizko bizi-baldintza betetzen ez direnak. Leku horietako giza sufrimendua galanta da eta gainera sarri ezusteko, ezegonkortasun eta gatazka gogorrenak bertan sortzen dira. Haur, gazte, heldu eta pertsona nagusi asko eta asko dira, ahamena duten pertsonen laguntza beharrean daudenak, munduak bizkarra ematen dien bitartean. Menpekotasunik sortuko ez dien laguntza baina, beraien bizitzaren jabe izatera bultzatuko dituen laguntza. Horixe da Mundukideren misioa hemengo pertsonen babesa behar du lanean jarraitzeko.

FAGOR ELEKTRONIKA ETA KREAN KOOPERATIBAK BATU DIRA ANTOLATZAILE LANETARAKO
Zazpigarren edizio honetan KREAN eta FAGOR ELEKTRONIKA kooperatiben laguntza izango du Mundukidek eta lasterketa elkarlanean antolatuko dugu.

HAUR ETA GAZTETXOENTZAT LASTERKETA BERRIA
Urtero gerturatzen dira haur eta gaztetxoak gurasoekin batera Urkuluko lasterketara eta aurten 2004 – 2013 bitartean jaiotako gaztetxoenen parte hartze gosea asetzeko lasterketa berezia izango dute, adin tarte bakoitzari dagokion distantzia egokituta.

NOLA PARTE HAR DEZAKET LASTERKETA SOLIDARIOAN?
Urriak 16an Aretxabaletako Urkuluko urtegira etorrita eta aukeran dituzun kirol modalitateren batean izena emanda.
Lasterketa egunean Urkulura gerturatzerik ez baduzu dortsal solidarioa eskuratu dezakezu.

EGIZU HEMEN IZEN EMATEA

1. MODALITATEAK

1.1 NAGUSIEN MODALITATEA

    • X3 TALDE LASTERKETA  (kooperatibentzat soilik)
  • Kooperatiba bakoitzeko 3 pertsonako
    taldea.
  • Kategoriak: Emakumezkoa / Mistoa /Gizonezkoa
  • Ibilbidea: 6.3 Km.
  • Irteera: Goizeko 11:00etan
    • MARTXA NORDIKOA   
  • Entitate kooperatabo batean lanean ari diren  kideentzat
  • Ibilbidea: 6.3 Km
  • Irteera: Goizeko 10:30etan
    • OINEZKOA
  • Publiko guztientzat
  • Ibilbidea: 6.3 Km
  • Irteera: Goizeko 10:30etan

1.2 GAZTETXOEN MODALITATEA

    • LASTERKETA
  • 2012-2013 jaiotakoak 500m
  • 2010-2012 jaiotakoak 1000m
  • 2008-2009 jaiotakoak 1500m
  • 2004-2007 jaiotakoak 7000m
  • Irteera: Goizeko 10:00etan
  • Doako parte hartzea

ZERTAN LAGUNTZEN DUZU  PARTE HARTUAZ?
Lasterketarekin bildutako laguntza ekonomikoa, Afrika eta Hego Amerikan bultzatzen ditugun programa sozioekonomikoak garatzeko erabiliko dugu eta zure babesa izugarri baliogarria da Mundukideren helburuetarako.

OHARRAK ETA ARGIBIDEAK

  •  Izen-ematea:
    • www.mundukide.org helbidean eman ahal izango da urriak 11 arte.
    • Lasterketa egunean Otalora jauregiko aparkalekuan (Urkulun) eman ahal izango da Goizeko 9:00 etatik 10: 30 ak bitartean.
  • Dortsal jasotzea: Otalora jauregiko aparkalekuan (Urkulun), goizeko 9:00 etatik 10:30 bitartean.
  • Ibilbidearen ezaugarriak: Nagusien modalitateetan egin beharreko distantzia 6.300 km takoa da eta desnibel gabekoa.
  • Jan-edanak: Ibilbidearen erdialdean ura eskuratu ahal izango da eta helmugan fruta eta edariak izango dituzte partehartzaileek.
  • Sariak:
    • Modalitatea eta kategoria bakoitzeko lehenengoek jasoko dute saria.
    • Lasterketaren babesleak emandako artikulu eta produktuak erabiliko dira sarietarako eta baita parte hartzen dutenen artean egiten den  zozketarako ere.
  • Epaileak: Arrasate Atletismo taldeko partaideak izango dira.
  • Antolatzaileak: Mundukiderekin batera, Krean, Fagor Elektronika eta Athlon kooperatibak.
  • Prezioa: 10 € eta kamiseta opari. Haur eta gaztetxoek ez dute ordaindu beharko.
  • Lasterketaren araudia

IKUSI HEMEN AURREKO EDIZIOAREN LABURPENA

 

Data

16 urria 2022

Ordutegia

10:00 - 14:00

Non

Urkulu urtegia- Aretxabaleta /Ibilbidea: 6.300 m eta laua

Prezioa

10 €

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.