Zeu zara osagai sekretua.
EKARPENA EGIN NAHI DUTBadago osagai bat otordu eta topaketa guztiak hobetzen dituena, une bakoitzari energia eta zaporea ematen dizkiona eta etorkizun hobea izateko balio duena.
Zeu zara osagai nagusi hori! Laguntzeko gose zara?
Hemen eskaintzen dizugu munduko errezetarik onena, zutaz eta zure elkartasunaz egina eta laguntzeko sortua.
Mundukide GKEa gara. Garapen sozioekonomiko jasangarria bultzatzen dugu pertsonen bizitza hobetzeko, eta giltzarri kooperatiboa darabilgu horretarako. Munduko jatetxerik oneneko chefik onena den Eneko Atxarekin batera (hainbat aldiz saritu dute), errezeta bat plazaratzera gatoz.
Hemengo jendearen bila ari gara, hango ekoizleei laguntzeko. Mozambike, Etiopia, Brasil, Kolonbia, Ekuador eta halako herrialdeetako leku behartsuetako hurbileko produktuak urrutira iristea nahi dugu. Eta zurekin eta “aldaketaren errezetarekin” lortuko dugu, bai horixe, ehunka mila pertsonaren bizi baldintzak hobetzea.
Maite, zu izango zara gure saltsaren olioa. Garapena eta ekoizpena bultzatzen eta loditzen lagunduko diguzu. Mikel, entsaladako tomate bihurtuko zara, trebakuntza eta laguntza teknikoko estrategia integral baten bidez haien bizitzari zaporea emateko. Lur, zu izango zara haien antolamendurako gaitasuna eta enpresa gaitasuna indartuko dituen pipermina. Jon, zu izango zara hornikuntza eta merkaturatze sare berria goxo-goxo mugiarazten eta zerbitzatzen lagunduko dien egurrezko koilara. Oihane, emakumeen ahalduntzea areagotzeko lapikoa izango zara zu. Igor, milaka herriren arnasa, gogoa eta ilusioa izango zara, eta garapen ekitatibo eta jasangarrian lagunduko duzu.
Eneko Atxak orain arte egin duen errezetarik onena ote?
Egin zure ekarpena eta munduko aho zaporerik onenarekin irtengo duzu.
#MundukoErrezetarikOnena