Nekazal proiektuen koordinatzailea Mozambiken
Argitaratua: 2026 urtarrila 26
AURREKARIAK
Mundukide Fundazioak 26 urte daramatza nazioarteko lankidetzan eta gaur egun 4 herrialdetan dihardu (Mozambike, Brasil, Kolonbia eta Ekuador) tokiko bazkideekin elkarlanean, eskualdeko garapen sozioekonomikoa eta erakundeen indartzea sustatzen. Mozambike Programari 2002an eman genion hasiera, iparraldeko landa eremuetan lankidetza programak sustatuaz. Programaren jarduera nagusia eskala txikiko nekazal ekoizpena sustatzea da Lichinga – Pemba errepide/korridorean.
Horretarako programak laguntza teknikoa eskaintzen du, ekoizpenerako behar diren hazi eta materialak errazten ditu eta nekazariei beraiek ekoitzitako produktuen salmenta hobetzen laguntzen die.
Azken sei urteetan, programan parte hartu duten nekazarien kopuruak nabarmen egin du gora, eta tamaina handia hartu du (15.000 pertsona baino gehiagok jaso dute laguntza urtero eta bi miloi euro inguruko ekoizpena lortu).
Egitekoak
Koordinatzailea, landa eremuan arituko diren lan-talde batzuen arduraduna izango da. Lan-talde hauek nekazal teknika zehatzak menderatzen dituzten eta trabatzaile rola hartuko duten nekazariz osatuta egongo dira. Lan talde hauek, nekazari elkarteekin eta nekazal produktuen banatzaileekin elkarlanean, nekazari familiei beren nekazaritza-ekoizpena handitzen eta dibertsifikatzen lagunduko diete.
- Landa eremuan arituko diren lan taldeak kudeatzea.
- Landa eremuko lan-taldeetan eta tokiko bazkideetan gaitasunak sortzea.
- Beste erakunde batzuekiko lankidetza kudeatzea, hala nola nekazari elkarteak, merkatariak eta beste batzuk.
- Programaren eta lan-taldeen baliabideak, materialak eta hornidurak administratzea.
- Toki-erakundeekiko harreman instituzionalen arduraduna izango da.
- Ekoizpen-datuen bilketa kudeatu eta txostenak idatzi.
- Fundazioaren eginkizun orokorretan laguntzea.
Eskakizunak
- Goi-mailako ikasketak.
- Kooperatiba-esperientzia balioetsiko da.
- Taldeen kudeaketan izandako lan-esperientzia balioetsiko da.
- Mozambiken edo Afrikan lan esperientzia izatea baloratuko da.
Zer eskaintzen dizugu
- Bestelako kultura- eta gizarte-ingurune batean lan egitea, autogestio-, antolamendu- eta komunikazio-gaitasunak garatzeko aukerarekin.
- Kontratu mugagabea eta lan baldintzak Mundukide taulen arabera.
- Lantokia: Niassa probintzia (Mozambike)
- Interesdunek helbide honetara bidali behar dute curriculuma lan@mundukide.org
- MUNDUKIDE berdintasunarekin konprometitutako erakundea da, eskaera guztiak ongi etorriak izango dira.