Skip to main content

Welcome.

Please select your language and start browsing.

NEKAZAL PROIEKTUEN KOORDINATZAILEA MOZAMBIKEN

Published: 9 September 2021

AURREKARIAK

Mundukide Fundazioak 20 urte daramatza nazioarteko lankidetzaren arloan lanean, eta gaur
egun 5 herrialdetan dihardu (Mozambike, Brasil, Kolonbia, Etiopia eta Ekuador) tokiko
bazkideekin elkarlanean, eskualdeko garapen sozioekonomikoa eta erakundeen indartzea
sustatzen.
Mozambike Programak 2002an ekin zien jarduerei, eta Mozambike iparraldeko landa-eremuan
gauzatzen da. Programaren jarduera nagusia eskala txikiko nekazal ekoizpena da eta eskuhartzeeremua
Lichinga – Pemba korridorea da. Programaren helburua familia-nekazaritzaren
garapen produktibo eta komertziala bultzatzea da, horretarako programak laguntza teknikoa
eskaintzen du, ekoizpenerako behar diren hazi eta materialak errazten ditu eta nekazariei beraiek
ekoitzitako produktuen salmentan laguntzen die.
Azken sei urteetan, programan parte hartu duten nekazarien kopuruak nabarmen egin du gora,
(15,000 pertsona baino gehiagok jaso dute laguntza urtero eta guztira 600.000.000MZN/urte
inguruko ekoizpen lortu).

Duties

LANPOSTUAREN DESKRIBAPENA

Koordinatzailea, landa eremuan arituko diren lan-talde batzuen arduraduna izango da. Lan-talde
hauek nekazal teknika zehatzak menderatzen dituzten eta trabatzaile rola hartuko duten
nekazariz osatuta egongo dira. Lan talde hauek, nekazari elkarteekin eta nekazal produktuen
banatzaileekin elkarlanean, nekazari familiei beren nekazaritza-ekoizpena handitzen eta
dibertsifikatzen lagunduko diete.

 Eginkizunak, erantzukizunak eta jarduerak

 Landa eremuan arituko diren lan taldeak kudeatzea.
 Landa eremuko lan-taldeetan eta tokiko bazkideetan gaitasunak sortzea.
 Beste erakunde batzuekiko lankidetza kudeatzea, hala nola nekazari elkarteak,
merkatariak eta beste batzuk.
 Programaren eta lan-taldeen baliabideak, materialak eta hornidurak administratzea.
 Toki-erakundeekiko harreman instituzionalen arduraduna izango da.
 Ekoizpen-datuen bilketa kudeatu eta txostenak idatzi.
 Fundazioaren eginkizun orokorretan laguntzea.

 Taldea eta koordinazioa
Kooperanteek eta landa eremuko lan-taldeek osatutako talde bateko kide izango da eta
programaren kudeatzailearen mende egongo da.

Requirements

 Goi mailako ikasketak
 Hizkuntzak: portugesa ondo menderatzen duten pertsonei emango zaie lehentasuna.
 Mozambiken edo Afrikan lan-esperientzia izatea baloratuko da.
 Taldeak kudeatzen lan-esperientzia izatea baloratuko da.
 Nekazaritza-proiektuetan lan-esperientzia izatea baloratuko da.

Our offer

 2 urterako kontratua Mundukideko taulen araberako lan baldintzetan
 Lantokia: Niassa probintzia (Mozambike)
 Interesdunek CVa bidal dezakete lan@mundukide.org helbidera.
 Mundukide berdintasunarekin konprometitutako erakundea da, eta eskaera guztiak ongi
etorriak izango

  • Hidden
  • 1. Tu currículum

  • Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 2 MB.
    Archivo pdf, doc o docx con un peso máximo de 2 MB.
  • 2. Tu información

Subscribe to our newsletter

Want to keep up-to-date with our work? Receive the latest news from Mundukide in your inbox.

  • Hidden