Rol ugari bete ditzake boluntarioak: kudeaketa-lanetan lagundu, programak garatzen bidelagun izan, prestakuntza babestu, ideiak eta edukiak eskaini… Horietako zeregin askotan, nahikoa da aisialdiaren zatitxo bat eskaintzea.
Mundukideri laguntzeak askotariko aukerak emango dizkizu: banakako nahiz taldeko partaidetzarako eremuak sustatzekoa, gizarte-erantzukizunerako tresnak eskuratzekoa, ezaguerak eta esperientziak partekatzekoa eta trebetasun berriak lortzekoa.
Mundukideren boluntarioen eginkizun eta erantzukizunen artean egongo da honako hau: beren esperientzia (kudeaketakoa, antolamendukoa, kooperatibismokoa…) aintzat hartuta, Fundazioaren Plan Estrategikoaren ondoriozko programa eta prozesuetan laguntza, aholkularitza eta babesa ematea.