GGKEak
Debagoieneko GGKEen elkarkidetza ekimena izan zen Mundukideren sorrerarako hazia. Gaur egun Patronatuko kide izaten jarraitzen dute gehienak eta modu aktiboan kolaboratzen dute Afrika eta Hego Amerikako hainbat programekin.
Harreman - Arrasate
COVID-19ak sortutako testuinguruan, Mozambikeko Niassa distrituan nekazal aktibitatea sendotzen jarraitzeko eta familien elikadura hobetu eta errenta handitzeko lankidetza

Hiruatx - Aretxabaleta
Ekuadorreko tokiko erakundeekin batera ipar mugako eta Amazoniako landa erakundeen garapen sozioekonomiko jasangarria eta elkartegintza sendotzen laguntzeko ari dira elkarlanean Hiruatx eta Mundukide.

Munduzabal - Markina X.
Kolonbiako Nariño departamenduko zabor birziklatzailean kolektiboa arlo politiko, sozioekonomiko eta antolamenduzkoan indartzeko programari ematen dio babesa Munduzabal GGKEak.
