Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Pribatutasun politika

1. Arduraduna

MUNDUKIDE Fundazioak (aurrerantzean MUNDUKIDEk), Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean F-83 zenbakiarekin erregistratuta dagoenak, egoitza soziala Arrasateko Zarugalde kaleko 30ean duenak, bermatu egiten du erabiltzaileak borondatez emandako datu pertsonalak babestuko dituela, hain zuzen ere, MUNDUKIDErekin harremanetan jartzen denean, datuak biltzeko inprimakiak betetzen dituenean, kontratu bidezko harreman bat gauzatzen duenean eta datuak jakinaraztea edo datuetarako sarbidea eskatzen duen beste zerbitzuren bat erabiltzen duenean emandako datuak.

MUNDUKIDEk honako arau hauen arabera tratatzen ditu datuak: apirilaren 27ko 679/2016 Europako Erregelamendua, Datua Babesteari buruzkoa; abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa, eta datuak babestearen inguruan indarrean dagoen araudia.

MUNDUKIDEK politika hau plazaratzen du erantzukizun proaktiboaren eta informazio-gardentasunaren printzipioa betetzeko, eta baita horren bidez interesdunaren baimen argia lortu dela agerian uzteko ere.

2. Tratamenduaren xedea

MUNDUKIDEk bere webgunearen, kontratuen, jardunaldien, newsletterren eta elkartasun-ekitaldien bidez zein beste bide batzuetatik bildutako eta tratatutako datu pertsonalak egokiak, beharrezkoak eta tratatzen diren helburuetara mugatutakoak izango dira.

Honako hauek dira datu-tratamenduaren xedeetako batzuk, adibide gisa eta zehaztu gabe: eskaera zehatzari erantzutea, kontsultei, harpidetzari eta newsletterren bidalketari dagokienez; harreman komertziala; dohaintzak; ekitaldietan izena ematea; MUNDUKIDEren jardunarekin lotutako dokumentazioa eta informazioa bidaltzea, eta, izatekotan ere, jakinarazpen komertzialak eta/edo publizitatea bidaltzea.

Era berean, datu pertsonalen bilketaren edo tratamenduaren xede ere bada interesdunarekiko harremana ezartzea eta ezarritako harremanari eustea, betiere bazkide, kolaboratzaile, boluntario, kide, erabiltzaile eta abarren gisara ezarritako harremanaren izaeraren eta ezaugarrien arabera.

Prestakuntzari dagokionez, helburua da jarduna, izen-ematea, bertaratzea eta ondorengo informazioa, jarraipena eta abar kudeatzea.

Kasu guztietan, tratamenduaren helburuetarako beharrezkoa den denboran bakarrik gordeko dira datu pertsonalak interesduna identifikatzeko.

Datuak gordetzeko epeak ikerketa zientifikorako, historikorako eta estatistiketarako helburuak daudenean bakarrik luzatuko dira.

3. Legitimitatea

MUNDUKIDEk egiten duen datuen tratamenduaren oinarri juridikoa edo legitimitate-oinarria nagusiak: Datuak tratamenduaren xedearen atalean aipatutako moduetatik haratago biltzen direnean ematen da legitimazio hori (adibidez, bisita-txartelak jasotzean, posta elektronikoz egindako kontsultetan eta abar).

  • Onarpena edo baimena: Interesdunak MUNDUKIDErekin harremanetan jartzen dira informazioa eskatzeko, kontsultak egiteko, elkarteko kide bihurtzeko, informazioaren eta newsletterren bidalketan harpidedun egiteko eta abar, eta borondatez ematen dituzte eskatutako datu pertsonalak.
  • Kontratua: Langileek, boluntarioek edo MUNDUKIDEren zerbitzuen erabiltzaileek kontratua formalizatzearen bidez ematen dute baimena.
  • Arduradunaren edo datuak jakinarazi zaizkion hirugarren baten intereses legitimo nagusiak: Datuak tratamenduaren xedearen atalean aipatutako moduetatik haratago biltzen direnean ematen da legitimazio hori (adibidez, bisita-txartelak jasotzean, posta elektronikoz egindako kontsultetan eta abar).

Edonola ere, interesduna izango da emandako datuen egiazkotasunaren erantzulea, eta MUNDUKIDEk datu faltsu edo bidegabeko guztiak ezabatzeko eskubidea izango du, Zuzenbidean egokiak diren gainerako ekintzak eragotzi gabe.

MUNDUKIDEk ohartarazten du, legez eratutako ordezkaritza bat egon ezean, interesdunek ezin dutela beste pertsona baten nortasuna erabili eta ezin dituztela haren datu pertsonalak eman; beraz, une oro kontuan izan behar dute norbere identitateari buruzko datu pertsonalak jakinarazi behar dizkiotela MUNDUKIDEri, eta datu horiek egokiak, beharrezkoak, gaur egungoak, zehatzak eta egiazkoak izan behar dutela.

Xede horietarako, erabiltzailea izango da erantzule bakarra beste pertsona baten datu pertsonalak edo norbere datu pertsonal faltsuak, okerrekoak, zaharkituak edo desegokiak erabiltzeagatik hirugarrenei edo MUNDUKIDEri zuzenean eta/edo zeharka eragindako edozein kalteren aurrean. Era berean, hirugarren baten datu pertsonalak eman dituenak haren aurrean erantzun beharko du, indarrean dagoen araudian horrelako kasuetarako ezarritako informazio-betebeharrari eta/edo informazio hori eman ez izanaren ondorioei dagokienez.

4. Lagapenak edo transferentziak

Lagapenak: MUNDUKIDEk, zerbitzuari lotuta hornitzaileekin edo erakunde publiko eta pribatuekin dituen kontratu- edo lege-obligazioei erantzuteko bakarrik lagatzen dizkie datu pertsonalak hirugarrenei.

Kasu horietan, titularrak onartu egiten ditu lagapen horiek, eta bere eskubideak erabiliz haiei buruzko informazioa jaso dezake.

Nazioarteko transferentziak: MUNDUKIDEk jakinarazten du helbidea Europako Esparru Ekonomikotik kanpo duten hornitzaileen zerbitzuak erabiltzen dituela bere jardunean, eta datuak jakinarazten dizkiela (tratamendu-arduradun moduan) eta, beraz, datuen nazioarteko transferentzia egiten duela.

MUNDUKIDEk honako zerbitzu hauek erabiltzen ditu: Google, Microsoft, DropBox, Facebook, Instagram, Twitter eta Mailchimp. Bakoitzaren web-orrian kontsulta daiteke horien pribatutasun-politika.

5. Erabiltzaileen eskubideak eta erreklamazioak egiteko prozedura

Erabiltzaileak une oro balia ditzake bere datu pertsonalen gaineko eskubide aitortuak, baita aurretik aipatutako erabileretarako emandako baimena atzera botatzekoa ere. Horretarako, eskaera edo erabili nahi duen eskubidea jakinarazteko idazkia bidali behar du MUNDUKIDEREN helbidera edo mundukide@mundukide.org helbide elektronikora, eta, bi kasuetan, NANaren edo antzeko identitate-dokumentu baten fotokopia ere bai. Honako hauek dira balia ditzakeen eskubide aitortuak:

  • Datuetara sartzea. Eskaera egin dezake, MUNDUKIDE bere datuak erabiltzen ari bada.
  • Datuak zuzentzea. Datuak okerrak badira, aldatzeko eska dezake.
  • Datuak ezabatzea. Legez ezarritako kasuetan, datuak ezabatzeko eska dezake.
  • Datuen aurka egitea. Datuak tratatzeari uzteko eska dezake, tratamendu horretarako justifikatutako arrazoirik ez badago.
  • Tratamendua mugatzea. Datuak erreklamazioak egiteko edo defendatzeko bakarrik gordeko dira.

Eskubide horiek erabiltzeari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian.

Zure datu pertsonalen tratamenduak araudia urratzen duela uste baduzu, erreklamazioa aurkez dezakezu:

6. Jatorria

MUNDUKIDEk tratatuko dituen datuak kasu bakoitzean dagokion galdetegiaren bidez bildutakoak dira, interesdunak berak emandakoak, oro har.

Datuak zuzenean interesdunarengandik lortu ez badira, MUNDUKIDEk titularrari jakinaraziko dizkio tratatutako datuen jatorrizko iturria eta kategoria, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak ezartzen duenez.

7. Segurtasun-neurriak

Erabiltzaileek emandako edo haiengandik eskuratutako informazio pertsonala, MUNDUKIDEren ardurapean dagoena, fitxategietan egituratzen da, automatizatuetan edo bestelakoetan, eta MUNDUKIDEk tratamendu-jarduerak erregistratzen ditu, indarrean dagoen araudiaren arabera.

Tratatuko diren datuen konfidentzialtasuna, osotasuna, eskuragarritasuna eta erresilientzia bermatzeko egokiak diren neurri teknikoak eta antolaketakoak ezartzen ditu MUNDUKIDEk datu-tratamendu bakoitzean, haien segurtasun egokia bermatzeko beharrezkoak direnak, baimendu gabeko edo bidegabeko tratamenduaren aurkako babesa zein galtzearen, suntsitzearen edo istripuz kaltetzearen aurkakoa barne.

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden