Skip to main content

Welcome.

Please select your language and start browsing.

AMURE, lanaren bitartez lanbidea duintzen duten emakumeak

8 March 2023

Emakumeen eta neska gazteen aurkako diskriminazioa pobrezia ekonomikoa sortzen duen desberdintasunaren kausa eta ondorioa da.

Hau da, pobreziak genero-arraila areagotzen du eta genero-desberdintasunak pobrezia eragiten du. Hautsi beharreko zirkulua.Luz Eina Huila, Kolonbiako Cali hiriburuan bizi den emakume langile eta ekintzailea da. Ez zaio bizitza erraza tokatu, Kolonbian jaiotako milioika pertsonei bezala, baina gaur egun zailtasunak zailtasun, AMURE izeneko SABOR BIRZIKLATZAILE kolektiboko arduraduna eta lider naturala da. Gaztetatik izan duen lanbide honetan, beti tokatu zaio borrokatzea, multinazionalekin, gobernuarekin eta zer esanik ez, emakume bezala genero berdintasunaren alde.

AMURE, hondakin solidoak berreskuratu, bildu, garraiatu edo sailkatzeko jarduerak egiten dituen kolektiboa da, Ekonomia zirkularra sustatzeko eta ofiziozko birziklatzaileen lan- eta bizi-baldintzak hobetzeko 50 familientzat lan iturria.

AMUREko langileen % 90a emakumeak dira, egunerokoan jasaten duten genero indarkeria da pobreziatik ateratzeko duten oztopo nabarmenetariko bat. Indarkeria esperientziak eta segurtasun eza pairatzen dituzte ia egunero bai kalean eta bai etxean.

Orain 3 urte hasi zen Mundukide Pasto eta Cali hiriburuetako kaleko zabor birziklatzaileekin lankidetzan eta AMURE gure aholkularitza jasotzen duen enpresa txiki horietako bat da.

Mundukideren lankidetza estrategian, generoa eta garapena estuki lotuta eta elkarren mende dauden bi kontzeptu dira. Genero-harremanek eragina dute garapen-prozesuetan, eta alderantziz; beraz, onartzen da ez dagoela ekintza neutrorik generoari dagokionez. Horregatik, ikuspegi horrekin kontzienteki lan egiten du Mundukidek.

Iazko urrian, Luz Eina Euskal Herrira etorri zen, besteak beste, bigarren eskuko artikuluak bergizarteratzen dituzten hainbat ekimen ezagutzeko eta AMURErentzako beste negozio aukera batzuk berraztertze prozesurako.

Pozik eta indarrez bueltatu zen etxera, konturatu baitzen, nahiz eta emakumeen eguneroko bizitzan sarri bakarrik eta baztertuta sentitu, badira haien ondoan borrokatzen diren pertsonak eta taldeak ere, beren bizimodua hobetzeko.

Mila esker Luz! Ikastera etorri zinen, baina askoz gehiago ikasi dugu zugandik, zure ausardiagatik, adimenagatik eta besteei emateko gaitasunagatik!

Want to have an impact?

Your contribution can help change the world for the better. You'll be supporting people with great potential but who need a boost to create a more promising present and future.

10 € 20 € 30 € 50 € Other

Subscribe to our newsletter

Want to keep up-to-date with our work? Receive the latest news from Mundukide in your inbox.

  • Hidden