Skip to main content

Welcome.

Please select your language and start browsing.

Mundukiderekin Brasilen lan egiterik nahi?

17 November 2021

Brasil, Mundukide

2007an sortua, Mundukide Fundazioak bultzatzen duen Garapen Sozioekonomikorako eta Erakundeen Indartzerako Programaren helburua asentamentuetan eta kanpalekuetan bizi diren Lurrik Gabeko Nekazarien Mugimenduko (MST) familien garapen soziekonomikoa bultzatzea da. Mugimendua orain 35 urte hasi zen borrokan, nekazal erreformarako, aldaketa sozialetarako eta lurraren berreskurapenerako.

LANPOSTUAREN DESKRIPZIOA
Brasilen, MST-arekin elkarlanean, Mundukide Fundazioak bultzatzen duen Garapen Sozioekonomikorako eta Erakundeen Indartzeko Programarako koordinatzaile bat behar dugu Brasilgo Estatu baterako.

FUNTZIOAK ETA ERANTZUNKIZUNAK
• Estatu mailan programaren koordinazio orokorra: pertsonak, ekimenak eta aurrekontua.
• Programaren arlo desberdinak koordinatu eta sustatu: prestakuntza eta hezkuntza arloa, gizarte-enpresak eta generoa.
• Formazio ekintzak koordinatu eta bultzatu.
• Kooperatibetan asistentzia teknikoa eskaini eta honako gaietaz aholkularitza eskaini: antolaketa, ekoizpenaren bultzada, komertzializazioa…
• Estatuan programaren administrazioa: kudeaketa ekonomikoa, kontrola eta jarraipena, txostenak eta memoriak.
• Brasilgo beste erakundeen aurrean, ordezkaritza lanak egin, programarekin zerikusia duten ekintzetan.

BILATZEN DUGUN PERFILA HONAKO HAU DA:
• Unibertsitate titulua.
• Enpresan esperientzia, bereziki kooperatibismoaren filosofiarekiko sentsibilitatea.
• Talde kudeaketan esperientzia izatea.
• Erabiltzaile mailako informatika ezagutza, batez ere kalkulo orrien erabilera.
• Hizkuntzak: kontuan hartuko da portugesa eta euskara jakitea.
• Atzerrian izandako esperientziak kontuan hartuko dira.
• Genero arloan formazioa eta esperientziak kontuan hartuko dira.

BALDINTZAK
– Kontratu laborala 2 urtetarako ( Lehenengo sei hilabeteak proba moduan)
– Lan baldintzak Mundukide taulen araberakoak.
– Lana egingo den lekua: Brasil.
– 2022ko otsailaren 1ean lanean hasteko.
Mundukidek, gizon eta emakumeen aldeko berdintasuna sustatzen du. Hautagai guztiak ongietorriak izango dira, kurrikuluma helbide honetara bidaliz, Brasil Lan Deialdia jarrita, abenduaren 5rako: lan@mundukide.org
MUNDUKIDE FUNDAZIOA
Zarugalde 30
20500 Arrasate-Mondragon

Want to have an impact?

Your contribution can help change the world for the better. You'll be supporting people with great potential but who need a boost to create a more promising present and future.

10 € 20 € 30 € 50 € Other

Subscribe to our newsletter

Want to keep up-to-date with our work? Receive the latest news from Mundukide in your inbox.

  • Hidden