Skip to main content

Welcome.

Please select your language and start browsing.

KONFEKOOPEk 20.000 euroko dirulaguntza onartu du Mundukideren programak babesteko

2 June 2026

Mundukidek parte hartu zuen maiatzaren 20an Donostiako Kursaal Jauregian egin zen Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren (KONFEKOOP) Ohiko Batzar Orokorrean. Topaketan Euskadiko kooperatibetako 200 ordezkari inguru bildu ziren, baita Eusko Jaurlaritzako, Eusko Legebiltzarreko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak ere.

Batzarrean zehar, KONFEKOOPEK Mundukideri 20.000 euroko dirulaguntza ematea onartu zuen, erakundeak garatzen dituen nazioarteko lankidetza eta garapen programetan inbertitzeko. Ekarpen horrek Mundukideren lana indartzen lagunduko du, bereziki enplegu duina, garapen ekonomiko inklusiboa eta tokiko komunitateen ahalduntzea sustatzen dituzten ekimenetan.

KONFEKOOPEK “Enpresa-erakunde kooperatibo erabilgarri eta hurbila” lelopean egin zuen aurtengo batzarra. Bertan, erakundeko presidenteak, Rosa Lavinek, 2025eko jardunaren balantze positiboa aurkeztu zuen, kooperatiben aldeko konpromisoa eta enplegu egonkorra, sustraitua eta etorkizunekoa sortzen duen enpresa-eredua defendatzeko borondatea nabarmenduz.

Mundukidetik eskerrak eman nahi dizkiogu KONFEKOOPi emandako babesagatik eta kooperatiben arteko elkartasunaren alde egindako apustuagatik. Jasotako laguntza honek aukera emango digu gure jarduera indartzen jarraitzeko eta munduko hainbat herrialdetan garatzen ditugun proiektuen eragina handitzeko.

Want to have an impact?

Your contribution can help change the world for the better. You'll be supporting people with great potential but who need a boost to create a more promising present and future.

10 € 20 € 30 € 50 € Other

Subscribe to our newsletter

Want to keep up-to-date with our work? Receive the latest news from Mundukide in your inbox.

  • Hidden