Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Lankidetza Mozambikeko landa-eremuen garapena sustatzeko

2025 urria 9

Arrasateko Udalak urteko 20.000 euroko ekarpena egingo dio fundazioari. lau urtez jarraian, guztira 80.000 euroko laguntza zuzena izanik.

 

Arrasateko Udalak, Harreman gobernuz kanpoko erakundeak eta Mundukide Fundazioak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, Mozambikeko iparraldean —Niassa eta Cabo Delgado probintzietan— gauzatzen ari den garapen sozioekonomikorako programari babesa emateko 2025-2028 aldian. Hitzarmenaren bidez, Udalak urteko 20.000 euroko ekarpena egingo dio fundazioari, lau urtez jarraian, guztira 80.000 euroko laguntza zuzena izanik. “Modu honetan, finantziazio partida handituko du Udalak”, azaldu du Udal Gobernuak.

Hitzarmen horrek 2019an hasitako lankidetza sendotzen duela nabarmendu dute eta Arrasateko Udalak “nazioarteko lankidetzan eta garapen solidarioan duen konpromisoa berresten duela” gaineratu.

Maider Morras alkateak azaldu du “eredugarria” dela Mundukideren eta Harremanen lana. “Pozgarria da gure ekarpenak Mozambikeko komunitateen garapenari eta autogestioari laguntzea. Elkartasun balioak bultzatuz garatzen dira proiektu horiek, komunitate oso baten garapena bermatuz. Arrasateko beste hainbat gobernuz kanpoko erakundek lanean dihardute garapenerako lankidetzan eta lan hori aitortzea garrantzitsua da”.

Mundukide Fundazioko ordezkari Enara Ruiz de Eginok, bestalde, adierazi du Harreman eta Udala baina, oro har, Arrasateko herria, bidelagun onak izan direla urte hauetan guztietan. “Elkarlan horri esker, Mozambikeko familien ekonomian eragin nabarmena izaten ari da gure programa. Kontuan izan behar da gehienek urtean 200 euro inguruko diru-sarrerak besterik ez dituztela”, gehitu du.

Mundukideko programak teknika eta labore berriak lantzeko aukera ematen die nekazariei. Urtero 15.000 familia inguruk hartzen dute parte hor eta azken urtean euren ohiko laboreez gain, labore eta teknika berri batzuekin beste 5.000 hektarea landu dituzte, “bi milioi eta erdi euroko diru-sarrera gehigarriak lortuz”.

Harremaneko kide Javi Ruiz de Muniainek oso albiste positibotzat jo du hitzarmena. “Horrelako ekintzak funtsezkoak dira garapen bidean dauden herrialdeen aurrerapenerako, Mozambike kasu, baita lankidetza proiektuetarako ere, oro har”.

 

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden