Etiopia

Mozanbiken lortu dugun esperientzian oinarrituta, Etiopiako eskualde zabal batean garapen sozioekonomikoko programa bat martxan jartzea da gure helburua.
Munduko pandemiak neurri handian aldarazi du Etiopian egin beharreko lana, baina baliagarria izan da herrialdean finkatzeko, garapen sozioekonomikorako programa diseinatzeko eta plan hori ezartzeko behar den finantzaketa lortzeko.
Jarraitu irakurtzenDatuen urtea 2020. Informazio gehiago behar baduzu, sar zaitezke txostenak eta argitalpenak
Jarduera-eremuak
Garapena
Garapen programaren ardatza Arsi eskualdeko nekazaritza eta abeltzaintza ekoizpena handitzea da, Etiopiako Gobernuaren nekazaritza garapenerako planekin eta nekazarien komunitateen beharrekin guztiz lerrokaturik.
Izan ere, eskualdeari buruzko ikerketa eta azterketa prozesu luze baten emaitza da, zeinean hainbat elkarrizketa, landa bisita eta partaidetzazko diagnostiko egin baitziren. Tartean izan ziren sektoreko eragile guztiak, nekazarien familiak, gobernu bulegoak, kooperatibak, nekazarien elkarteak, nekazaritza enpresak…
Mundukideren tokiko bazkidea SOS Sahel Ethiopia etiopiar GGKEa da, eta haiekin batera estrategia bat diseinatu dugu komunitateei erantzuteko, fokua emakume nekazariengan jarrita. Biztanleriaren dentsitatearen ondorioz, lurrak eskuratzeko aukera mugatuta daukate; hori dela eta, programaren beste helburu bat lur degradatuak berreskuratu eta emankor bihurtzea da.
LANKIDETZA PROGRAMAREN TESTUINGURUA
Nekazaritza-potentzial handiko herrialdea da Etiopia (BPGd-aren % 35 inguru), eta gobernuaren babes handia du.
2018an, gure Plan Estrategikoaren barruan, Afrikako beste herrialde batean programa bat abian jartzea erabaki genuen.
Mozambiken lortutako esperientzia aprobetxatzea zen helburua, eta esperientzia hori beste erkidego batzuetara eramatea eta egokitzea. Hainbat aukera aztertu eta baloratu ondoren, Etiopia aukeratu genuen. Mozambiken 20 urtean egindako lan guztiaren ondorioz ikasitakoa Etiopian erabili nahi dugu, betiere, tokiko GKE-ekin eta elkarteekin lankidetzan, garapen zuzena eta jasangarria bideratzeko asmoz.
Bisita, proba eta elkarrizketa asko egin ostean, gure bazkidea aurkitu genuen: SOS Sahel Ethiopia GKEa. Haren eskutik, nekazari-familiekin harremanetan jartzen hasi ginen, haiekin lan egin nahi baitugu, hain zuzen ere. Inkestak eta bisitak egin genituen lekuan lekuko premiak identifikatzeko. Landa-lanari eta bildutako informazioari esker, lehen proiektua zehaztea lortu genuen.
Abiapuntua Mozambikeko programa izan arren, Etiopiako berezitasunak oso bestelakoak dira. Beraz, lehen proiektua apalagoa izatea erabaki genuen, horren bidez ikasitakoarekin asmo handiagoko eta epe luzeagorako (8-10 urte) beste proiektu bati ekiteko. Helburua, ordea, berbera da: bertakoei proiektu propioa eta denboran iraunkorra garatzen laguntzea.
Lan-ildo gisa, nekazaritzaren alorrean zerealen eta lekadunen ekoizpena bultzatu nahi dugu euri-garaian, eta, Mozambiken bezala, eskala txikiko ureztapena sartu garai lehorrean. Abeltzaintza ere landu nahi dugu, zehazki animalien nutrizioa, oso sektore garrantzitsua baita Etiopian; abelburu gehien dituen Afrikako herrialdea dela kontuan hartuta, abeltzaintza jarduera estrategikoa da.
Etiopiak populazio-dentsitate handia duenez, ez da erraza lurrak eskuratzea, oso mugatuta daudelako. Gainera, lur asko hondatuta daude, baso-soiltzeen ondorioz, zuhaitzak mozten baitituzte etxeak egiteko edo egurra lortzeko. Gure proiektuak ingurumenaren alderdia ere jorratzen du, beste helburuetako bat hondatutako lurrak berreskuratzea baita.
Proiektuak emakume nekazariengan ere jartzen du arreta, eta haientzako ekintza espezifikoak jasotzen ditu.
Orain arte, proiektua geure funtsekin finantzatu dugu, baina 2021eko otsailetik aurrera AECID-ek fintzantziatuko du bi urtetan zehar.
Etiopia
- Hiriburua: Adis Abeba
- Hizkuntza: Amhárico
- Azalera: 1.104.300 km²
- Biztanleria: 98.665.000 biz.
