Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Brasilgo Lurrik Gabeko Nekazarien kooperatibentzako salmenta bide berriak

2025 azaroa 5

Mundukidek Brasilen duen programaren helburua talde zaurgarrien egoera sozioekonomikoa hobeagotzea da.

 

‘Movimento dos Trabalhadores Rurais Sem Terra’ (MST) elkartearekin batera egiten dugu lan, mugimenduko kooperatiben garapena lagunduz.

Gaur egun, hiru lan ildo nagusitan egituratzen da programa:

  1. Brasil hegoaldean dauden 6 kooperatiben ekoizpen, merkataritza eta antolaketa gaitasunak indartzea.
  2. Brasil iparraldean bost kooperatiba-agroindustria berri sortzea.
  3. Brasil guztian zehar kooperatiben ekoizpena merkaturatzen duen denda sare zabala sustatzea.

 

Brasilen, 40 milioi umek otorduak eskolan egiten dituzte, eta horretarako elikagai erosketa, lekuan lekuko gobernuen ardura da. MSTko kooperatibek udaletxe txiki eta ertainetan kontratu batzuek lotzen zituzten, baina São Paulo bezalako hiri handietako lehiaketatan sartzeko zailtasunak zituzten. Bere kooperatibei lehiaketa handi horietan laguntzeko MSTk 2011ean ‘Escritório de Comercialização Institucional (ECI)’ sortu zuten, baina aurrera egiten ari ez zirela ikusirik, 2017an Mundukideri laguntza eskatu zioten. Bost urtez (2017-2021) Mundukideko kooperante bat ECIren lan taldean txertatuta egon zen, eta lehiaketen prozesu guztia hobeagotzeko hainbat pauso eman zituzten: Mugimenduko kooperatiba gehiago erakarri eta produktu eskaintza zabalagoa osatu; eskaintzaren berri emateko lekuan lekuko gobernuei bisitak egin; arau burokratikoetarako prestaketa; kontratuak lortutakoan kooperatibekin ekoizpenaren planifi kazioa egin; elikagaien banaketarako logistika hobeagotu; kooperatibetako kideak erre gistratu eta produktuen trazabilitatea antolatu; etab. Eta emaitzak oso onak izan ziren. 2017 aurreko hiru urteetan ECIk, batez beste, miloi bat euro inguruko salmentak izan zituen (ia guztia kooperatiba bakar batek). 2021 ondorengo hiru urtetan berriz, bataz bestekoa, 15 milioi eurotakoa izan da (13 kooperatiba eta 30 bat produktu desberdin: arroz organikoa, esnea, gazta, babarruna…). Dena den oraindik askoz gehiago egin daiteke, izan ere lekuan lekuko gobernuek, urtero 850 milioi euro inguru bideratzen dituzte eskola elikadurarako erosketetara. Nekazari txikien bideragarritasun ekonomikorako oso aukera handia da. Horregatik Mundukideren Brasilgo lantaldea orain ere MSTko kooperatibekin elkarlanean ari da beste estatu batzuetan ere São Paulokoa bezalako ECI gehiago sustatzeko asmotan.

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden