Mundukidek Ekuadorren duen programaren helburua garapen sozioekonomiko jasangarria bultzatzea eta Iparraldeko mugan eta Amazonian landa erakundeen elkartegintza indartzea da.
Gaur egun, programak bi lan ildo ditu. Ildo nagusian, Toisan Korporazioarekin lankidetzan, 10 talderekin ari gara lanean; ekintzaile gehienak emakumeak dira, eta produkzio, merkataritza, enpresa eta antolaketa gaitasunak lantzen ari gara. “Kutakachi” merkaturatze sare amankomuna sortu da, salmentak handitzeko eta kanpoko merkatuetan iristeko. Bigarren ekintza-ildoan Amazoniako nekazari txikien elkarte batekin ari gara lanean, haien gobernagarritasuna eta plangintza sendotuz.



