Mundukide eta ASETTen ordezkaritza batek parte hartu du urtarrilaren 19tik 23ra Salvador de Bahian ospatu den MST (movimiento de trabalhadores rurais sem terra)-ren 14. Topagune Nazionalean.
Bertan, mugimenduko 3.000 inguru ordezkarik, beste 22 herrialdetako ordezkariekin batera, datozen urteetako estrategia antolaketa zehaztu dute. Ekitaldia, Brasilgo eskualde guztietako militanteak bildu ditu, Nekazaritza eta Abeltzaintzako Erakusketa Parkean eta osoko bilkurak, eztabaida politikoak, eraketa ideologikoa eta ekitaldi kulturalak barne hartu ditu.
Osoko bilkura nagusian, MSTko buruzagi nagusiak, João Pedro Stedilek, nabarmendu zuen Mundukide azken 20 urteetan etengabe egon dela mugimenduaren egitura kooperatiboaren garapenean eta sendotzean funtsezko zeregina izan duela. Era berean, Herri Nekazaritzaren Erreformaren alde eta nekazaritzaren ekoizpen-eredu iraunkor eta burujabe bateranzko estrategia kolektiboak sakontzeko beharra azpimarratu zuen.
Lan hori eta milaka nekazari txikiren bizitzetan duen eragin handia ezin izango zen posible Mundukide osatzen duten kooperatiben laguntzarik gabe: MONDRAGON, Fagor, Danobat, Ulma, Maier, Batz, Orona, Irizar, Eroski, MU, Mapsa, Orkli eta ONGak, zein laguntzen gaituzten beste kooperatiba guztiei eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetza-programaren, Aecid, Diputazioen etb. babesik gabe. Etengabeko konpromezuari esker, landa-garapeneko, prestakuntza teknikoko eta kooperatibak eraikitzeko prozesuak indartu dira Brasilez gain Colombia eta Ecuador eta Mozambiquen, besteak beste.
Brasilgo kasuan, 20 baino kooperante gehiago egon dira bertan bizitzen, harremanak eta promagak gaur egun hartu duen dimentsioa lantzen.
Biziki eskertzen dugu guztiekin garatu den elkarlana, elkartasunak eta lankidetzak mugarik ez dituela erakusten duelako.

