Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

11 gazte euskaldun Ekuadorreko Amazonian barrena!

2019 iraila 10

Iazkoa izan zen lehen esperientzia. Bederatzi gaztek Kolonbiarako bidaia solidarioa egin zuten. Bertako biztanleak hurbiletik ezagutzeaz gain, tokiko garapenerako herrialde horretan ingurumena eta partaidetza kudeatzeko erabiltzen dituzten prozesuen berri jasotzeko aukera ere izan zuten.

20 egun liluragarri horien ostean, esperientziak Ekuadorren izango du aurten jarraipena, LABORAL Kutxaren eta Mundukide Fundazioaren arteko lankidetzari esker.

Hona hemen TTAP aldizkarian bidaideak izandako Leire eta Nuriari egindako erreportai interestagarria

23 eta 30 urte bitarteko 11 gaztek beren bizitzako abentura biziko dute

1400 baino gehiagok eman dute izena baina 11 lagunek soilik biziko dute Ekuadorreko Amazoniako bihotzean egitekoa den 20 eguneko abentura. Ez dugu zalantzarik urruneko errealitate horren ezagutzak munduaz duten ikuspegia aldarazteko balio izango diela.

Bidaia eta jarduna Mundukide fundazioaren ikuskaritzapean eta elkarlanaz burutuko dira. Mundukide, Ekuadorren, Mozambiken, Brasilen, Kolonbian eta Etiopian, ari da lankidetza lanetan, betiere bertakoen ongizate-baldintzak hobetu eta gizarte-aurrerabidea jorratzeko asmoz.

LABORAL Kutxan esanetan: “Bidaia horiek gure bezero diren gazteak trebatzeko eta kontzientzia sozial handiagoa barneratzeko balio izango dutela, segurtasun osoa baitugu han ikasitakoak beraiengan ez ezik, beraien ingurune osoan ere izango duela inpaktua.”

Azpiko bideoan, Mundukideko bidaiaren arduraduna den Enara Ruiz de Egino, Ainara Bordes, autatutako arrasatearra eta iaz Kolombiako bidaia egindako Josu Ugarte elkarrizketan.

Bidaia hurbiletik jarraitu nahi baduzu, jarraitu #EkuadorLK2019 hashtaga sare sozialetan. Badakizu LABORALl Kutxako eta Mundukideko Twitterren, Facebooken eta Instagramen ere jarrai diezagukezula.

Urre beltza urre berdearen aurka

Ekuadorko Amazoniako indigenei beren bizitokian sartu zaizkie petrolio enpresak, eta horrek erabat baldintzatzen die egunerokoa. Bizikidetza gatazkatsu hori dago azken hilabeteetan herrialdean izan diren gatazken atzean, eta talka horren lekuko izan dira zenbait euskal herritar udan. (BERRIAko artikulua)

Esperientzia ahaztezin honen egunerokoa ikusteko esteka: https://lkexperience.com/

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden