Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

32 film laburren artean aukeratuko da Mundukide Saria

2023 urtarrila 11

2023ko urtarrilaren 25etik 27ra egingo da Aretxabaletan Huhezinemafest jaialdia. Lehenengo bi egunetan, finalistak diren laburmetraiak ikusteaz gain aurreago aurkeztuko diren ekimenak ere izango dira. Ostiralean, urtarrilaren 27an, sari banaketa ekitaldia egingo da arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

16. HUHEZINEMAKO SARIETARAKO FINALISTAK

84 ikus-entzunezko jaso dira guztira, baina 32 lan izan dira finalera pasa direnak eta beraz, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko Zaraia Zineman proiektatuak izango direnak. 10 Sail Ofizialera, 10 Ikasle Sailera eta 12 Bideoklip Sailera.

MUNDUKIDE SARIA

Mundukide saria, hiru sailetan aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena eta bakarra sarituko da.  Saria epaimahai ofizialak emango du Mundukideko ordezkari batekin batera.

Oharra: Mundukide saria Ikasle Saileko edo Bideoklip Saileko lan batek irabazten badu, 700€-ak osorik jasoko ditu. Film labur batek gehienez bi sari irabazteko aukera izango du. Bestalde, Mundukide saria sail ofizialeko lan batek irabazko balu, sartuta egongo dira ere hautatua izateagatik jasotako 200 euroak. 

Mundukideren misioa baliabideak eta ezagutza partekatuz Hegoaldeko herriekin lankidetzan jardutea da,  “hegoalde” hitza ongizate ekonomiko eta sozialetik kanpo dauden komunitate eta herrialdeak definitzeko erabiliz. Iparralde, hegoalde, mendebalde eta ekialderen arteko aldeak txikituko dituen garapen eredu baten alde egiten du apustu Mundukidek. Ikuspegi globala ardatz duen eredua: guztiok osotasunaren parte garen heinean, dagokigunaren zatiaren erantzule gara, tokiko errealitatea eta kultur aniztasuna kontuan hartuz. Pertsona guztion giza eskubideak bermatu, aberastasunaren banaketa orekatu eta bizi baldintza duinak sortzean justizia bilatzen duen eredua, hain zuzen.

 

16. HUHEZINEMAKO  FINALISTEN ZERRENDA

Zorionak hautatuta izan zareten guztioi eta sorte on!

SAIL OFIZIALAREN eta IKASLE SARIAREN FINALISTEN  SINOPSIAK

Huhezinema jaialdia 2023ko urtarrilaren 25etik 27ra egingo da Aretxabaletan

 

 

Desde

25 urtarrila 2023

Hasta

27 urtarrila 2023

Ordutegia

18:00 - 20:00

Non

ARKUPE ARETXABALETA

Prezioa

Gratuito

El evento ha finalizado.

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden