Dagoeneko argitaratuta dagoen “100 Cartas para Paulo Freire de quienes pretendemos enseñar” liburuan Natxo de Vicente brasilen bizi den gure lankidearen “Atzo ikusi zintudan Paulo”izenburudun eskutitza irakurri daiteke.
Zalantzarik gabe, oroitzapen, emozio eta poztasun uneak dira. Une horiek guztiak obra kolektibo batean gauzatzen dira, Paulo Freire maisuari eginiko omenaldi gisa eta elkarrekikotasunaren zentzuan. Bultzatzaileentzat, amets bat gauzatu da, eta amets hori “100 cartas para Paulo Freire de quienes pretendemos enseñar” testu kolektiboa bilakatu da. Erronka bat izan da hezkuntzaren zentzu profesionaletik eta eraldaketarako espirituarekin jaso eta ulertzea, hezkuntza iraultzarako espazio endogeno eta komunitate eta gizarteentzako espazio exogenotzat hartuta, identitate zentzu baten bila. Gaur egun, kritika dekolonial, arrazakeriaren aurkako, feminista eta ekologikotik abiatuz, herriaren esplotaziorekin, odolarekin eta askatasunak urratuz inposatu den sistema hegemoniko eta suntsitzaileari aurre egiteko benetako zentzuaren eraikuntzan dihardugu.