Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Erronka inportanteak ditu Mundukidek datozen 4 urtetarako Brasilen

2022 May 9

Mundukideko Brasil Programako lantaldeak urteko topaketa burutu berri du Ceará Estatuko Fortaleza hirian. Brasilen bizi diren 5 kooperante, programako gestorea eta Mundukideko zuzendaria izan dira taldekideak. Gaur egun, Brasilgo 5 estatutan egiten du lana Mundukidek, kooperanteen bitartez ekonomia solidarioa helburu duten kooperatibetan aholkularitza eskaintzen.

CEARA kooperatiba tadeak eta Mundukidek 2025 urte arte luzatu dute elkarlanerako konpromisoa

Cearako kooperatiba taldearekin datozen urteetako estrategia adostu eta elkarlanerako konpromisoa luzatzeko ere erabili da bidaia. Azken 10 urtetako balorazio oso positiboa egin du MSTk, izan ere, 5 urtetan 5 nekazal kooperatiben sorreran eta garapenean oinarritu da elkarlana eta kooperatiben garapen prozesu honetan Mundukideren babesak berebiziko garrantzia izan dutela adierazi du. Gaur egun, nekazal ekoizpeneko 5 kooperatibetatik 3 daude martxan, beraz, epe motzerako erronka 5 kooperatibak sendotuta eta merkatuan osasuntsu ikustea da.

1000  “Armazems do Campo”  irekitzeko berrikuntza proiektua

Bolsonaroren gobernuak Brasil paradisu bihurtu du pestizidentzat. 290 agrokimiko onartu berri dituzte Brasilgo merkatuan sartzeko, eta agintariak beste 530 produktu inguru ebaluatzen ari dira; ondorioz, herrialdea oasi bat da industriarentzat, nahiz eta produktu asko debekatuta dauden Europan eta Estatu Batuetan.

MST aldez, agroekologiaren defendatzaile sutsua da, eta ekoizten dituen nekazal produktuak erabat osasuntsuak izan daitezen lan egiten du. Agroekologia da Armazem do Campo supermerkatuetako garaikurra eta datozen 15 urtetan, Brasilgo 24 estatuetan 1.000 Armazem do Campo berri irekitzeko ari dira lanean.

AdCampo supermerkatuentzat pandemia garaiak produktua eta filosofia ezagutzera emateko balio izan du. Epe honetan, denda birtualek indarra hartu dute eta hirietako supermerkatuetan “otar solidarioen” banaketa oso ezaguna egin da. Koronabirusaren pandemia hasi zenetik, MSTk 6.000 tona elikagai eta 1.150.000 bazkari banatu ditu gose eta segurtasun gabezia egoeran bizi diren pertsona eta familientzat Brasilgo eskualde nagusietan.

AdCampo supermerkatuen arrakastaren faktore garrantzitsu bat, orain dela 12 urte Eroskik eta Mundukidek bultzatutako “Boluntario/a kooperatiboen programa”, izaten ari da. Eroskiko profesionalen aholkularitzapean ekoizpen, merkaturatze, logistika, prestakuntza, finantzaketa eta komunikaziorako sare paralelo bat gauzatzen ari da AdCampoko lantaldea. MSTk ezinbestekotzat jotzen MST- Mundukide tandemaren elkarlana eta Mundukiderentzat ere lehentasunezko proiektu bat da, izan ere, ekimenak  ekarpen handia egiten dio ekosistemaren jasangarritasunari, gizakien osasunari eta baita pobreziaren deuseztapenari eta orokorrean ekonomia solidarioari, besteak beste.

 

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.