Cabo Delgado probintziako Balama izeneko barrutian nekazal intsumoak saltzen dituzten denda berriaren irekiera ospatzen du Mundukidek, oso ohikoa baita Mozambike iparraldeko herri isolatuetan horrelako produktuak saltzen dituzten dendak ez aurkitzea.
Horregatik azken urte hauetako Mundukideren helburuetariko bat, ondoko probintzietako markatariak negozio berria zabaltzera animatzea izan da eta bien bitartean,Mundukide aritu da nekazariei intsumoak eskura jartzen lantaldeko nekazal teknikarien bitartez.
Alfonso Nuñez, Cabo Delgadon lanean ari den koopeanteari elkarrizketa.
Whatsapez bidali zenigun mezuak poz ikaragarria zekarren barnean eta horrela esaten zuen. “Balaman intsumoak saltzeko denda bat zabaldu dute. Lortu dugu helburua!
Bai, programarentzat ezinbestekoa da nekazariek behar dituzten kalitatezko produktuak erosteko aukera gertu izatea. Nagusiki ez dutelako desplazatezko ez denborarik ez eta dirurik. Orain arte Mundukide izan da zerbitzu hori eman izan duena, baina orain zerbitzua mozambikarra da eta modu honetara komertzializazio sarea handituz dijoa.
Ze komertzio mota da Agricon?
Agricon, nekazaritza kimikoan aditua den stock handiko komertzioa da. Bayer-eko produktuen banatzailea eta edozein laboretako izurrite tratatzeko ezagutza handia dute. Lehorreko eta baratzeko haziak saltzen dituzte eta horrezaz gain tresneria, adibidez ureztagailuak, aitzurrak, mangerak, motobonbak, eta guztia prezio onean. Agriconeko Henritch izeneko jabearekin elkarrizketa asko izan ditugu, denda zabaldu zezan konbentzitu ahal izateko eta azkenean errealitate bihurtu da.
Zer onura dakar horrelako zerbitzu batek ?
Nekazarientzat izugarrizko onurak ditu eta baita bertako ekonomiarentzat ere. Besteak beste, etxetik gertu produktuak eskuratzeko aukera, kalitatezko produktuen bermea, nekazal sektorearen ezagutzaren onura , materiala prezio egokian eskuratzeko aukera, etabar. Gainera horrelako ekimenek bertako biztanlegoa ahalduntzen laguntzen dute eta hori da beti Mundukideren helburu nagusia.
Komertzioa zabaldu izanak, erosleak badaudela esan nahi du, ezta?
Bai, Mundukideren 20 urteko ekimenari esker, nekazariek gero eta lurzail handiagoak lantzen dituzte eta ekoizten dituzten produktuak ugariagoak dira. Ondorioz kalitatezko lanabes, hazi, landare, ongarri gehiago behar dituzte, baita nekazal esparrua ezagutzen duen saltzailea ere.
¿Lehentasunezko helburutzat duzue?
Bai erabat lehentasunezkoa da, Cabo Delgado probintzian ematen ari den gatazka armatuagatik Mundukidek bapatean lekua utzi beharko balu, nekazariek lanean jarrai dezaten sarea prest utzi nahi dugu, bada ez bada.