Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Gazteek, irailaren 10etik 29 ra bitartean bidaiatuko dute Ekuadorrera

2022 uztaila 5

Ilusioa, jakinmina eta poza izan dira nagusi  “Bada beste mundu bat” lelopean, LABORAL Kutxa eta Mundukideren eskutik Ekuador bisitatuko duten gazteek asteburuan izandako topaketan.

3. edizioan izena emandako 23-30 adin tarteko 2.093 pertsonatik 200 hautagaitza zozkatu dira eta horien artetik 30 aukeratu ondoren, elkarrizketen bidez hautatu dira 10 finalistak. Hauekin batera, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzuneko komunikazioko gradua bukatu berri duen ikasle bat ere joango da komunikazio arduradun gisa eta ekuadorreko 2 gazte ere izango dituzte bidelagun ibilbide osoan zehar.

Irailearen 10 etik 29ra arteko egonaldia, Ekuadorreko bi elkarterekin lankidetzan antolatu da: bata Amazonian, Alejando Labaka Fundazioarekin Orellana probintzian, eta bestea Toisan Korporazioarekin, Imbabura probintziako Intag haranean.

Amazonian, Waorani herriaren errealitatea ezagutzeko bertako hainbat komunitate bisitatuko ditugu. Komunitate horiek, turismoaren bidez eta beren kultura eta bizimodua partekatuz, amalurra defendatzeko eta kontserbatzeko alternatiba bat bilatzen duten bizi-proposamena ezagutuko dugu, batez ere egur- eta petrolio-jarduerek sortutako mehatxuetatik ihes egiteko.
Waorani herria Ekuadorreko 18 herri indigenetako bat da. Nazio Batuen Erakundearen arabera, duela 65 urte baino ez baitzuten zibilizazioarekin lehen harremana izan. Talde batzuk oraindik kontakturik gabe bizi badira ere. Napo, Pastaza eta Orellana probintzietan bizi dira. Woarani komunitate horietako batzuk Cononaco ibaiaren ertzean finkatuta daude, Orellana probintzian, Yasuní Parke Nazionalaren lurraldean, munduko leku bioanitzenetako batean. Komunitate horiek beren antzinako bizimodua erakutsi nahi diote munduari, beren ingurunea eta bizibidea gorde nahian.

Andeetako mendilerroan Intag haraneko biztanleen errealitatea ezagutzera abiatuko gara, Ekuadorreko aberastasun biologikoko gune garrantzitsuenetako bat, non Tumbes-Chocó- Magdalena izeneko 2 Eko-Lehentasunezko Lehorreko Eskualde elkartzen diren alde batetik, eta Ande Tropikalak bestetik.
Bertako biztanleak duela 150-200 urte inguru finkatu ziren bailaran. Haran oso emankorra eta bioanitza da, baina gainera kobre- eta urre-erreserba garrantzitsuak ditu.
Horrek eraginez  1990az geroztik interes handiko gunea da  meatzaritza-enpresentzat. Ildo horretan, Intag haraneko lurraldearen % 70 metalezko meatzaritzako enpresei esleituta dago. Jarduera hori begi onez ikusi duten biztanleak badaude ere, biztanle askok gogor egin diote meatzaritzari, alternatiba produktibo eta turistiko komunitarioen bidez, eragiten dituen ingurumen-inpaktu handiengatik: baso-soiltze masiboa, desertifikazioa, berunezko ur-iturrien kutsadura, artsenikoa, kadmioa eta espezieen balizko desagertzea (meatzaritza-enpresen ingurumen-inpaktuaren azterketetan jasoak).

Gure gazteek, begiak argi eta belarriak adi izango dituzte, Euskal Herrira bueltatzerakoan, hainbat gai oinarritzat hartuta, Ekuadorren bizitako esperientziaren berri ematea baita elkartruke honen beste helburuetariko bat. Bidaitik bueltatzerakoan, Euskal Herriko puntu ezerberdinetan egindo dituzte esperientziari buruzko aurkezpenak argazki eta ikus-entzunekoarekin lagunduta.

Ekimena LABORAL Kutxarena bada ere, Esperientzia gauzatzeko, egitura kooperatiboko bi erakunderen arteko interkooperazio sistema aktibatu da. Hala, LABORAL Kutxak Mundukideren  kolaborazioz kontatzen du, bidaia antolatu, koordinatu eta bidaiko bidelagun gisa.

 

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden