Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

“Merkatuari eskaintzeko kalitate handiagoa duten produktuak sortzen ditugu”

2024 azaroa 27

“Prestakuntza sailaren eta Mundukideren arteko lanak, asentatuen bizitzan ondorio zuzena du. Koopeeratibetako bazkideei eskaintzen zaizkien formakuntzen bidez, kooperatiba indartsuagoa sortzea lortu da, eta honen ondorioz, familiek errenta sortzeko aukera haundiagoak izatea. Honen adibide argi bat, merkatuari eskaintzeko kalitate handiagoa duten produktuen sorkuntza izan da.”

Antonio Jeová Moura Sampaio

Ekoizpen sektoreko Prestakuntza- eta pertsona-frontearen koordinatzailea – CCA Ceará


Ivenilson Lemos da Silva
Anakardoaren, fruta-polpen eta Cajuina edariaren eta Nekazaritza Erreformaren Asentatuaren industria arduradun teknikoa eta kudeatzailea.
Coopalc (Chorozinho – Ceará)

“Mundukidek oinarri sendoak eraikitzen lagundu digu kudeaketa-prozesu hobeak izan ahal izateko, kooperatiba modu planifikatuagoan kudeatzeko eta taldekideen arteko komunikazio hobea sustatzeko.
Kooperatibak kudeaketan izan dituen hobekuntzak eragin zuzena dute kooperatibako bazkide eta aldi berean, asentatuak garen bizitzetan, izan ere, lan egiten dugun lehengaiei duten bidezko balioa lortzen dugu, eta aldi berean, enplegua sortzen eta kooperatzaileen prestakuntza sustatzen ari garelako.”

 

KOOPERATIBAGINTZA LANGILEAK AHALDUNTZEKO EREDU

Hasieratik, MSTk kooperatibak sortzearen alde egin du, landa-langileak ahalduntzeko eta nekazaritza-garapen bidezkoagoa eta jasangarriagoa sustatzeko bide gisa. Bultzada kooperatibista horrek harrera eta hazkunde handiagoa aurkitu du herrialdearen hegoaldeko eskualdeetan kooperatiba aktiboen ia %60 bertan kokatzen direlarik. Testuinguru honetan, MSTrentzat estrategikoa da eredu kooperatibista hau Brasil iparraldean zabaldu eta sendotzea, non baldintza sozioekonomikoak eta erronkak desberdinak diren, baina era berean premiazkoak. 2017an, Munduko Bankuaren eta Ceara estatuko  Gobernu Estatalaren babesarekin, MSTk proiektu bat hasi zuen Mundukiderekin lankidetzan, MSTren zenbait asentamendu eta kanpalekuren ekoizpena antolatzeko, nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpena prozesatzeko nekazaritza-industriako 5 kooperatiba ezarriz. Bost urtez, komunitateak trebatu dira kudeaketa eta gobernantza kooperatiboan, eta teknikari espezializatuak prestatu dira administrazio kooperatiboan, nekazaritza-industrien funtzionamendu eraginkorrean eta merkaturatze-prozesuetan. 2002an eta 2023an, nekazaritzako bost kooperatiba industrialak martxan jarri dira, eta 2023an 1,2 milioi euroko fakturazioa lortu dute.

Gainera, estatu mailako interkooperazio-mekanismoak ezarri dira ekoizpen-, merkaturatze- eta prestakuntza-prozesuei laguntzeko, eta kontabilitate- eta lege-gaietan aholkularitza espezializatua eskaintzeko, ingurune operatibo egonkorra eta indarrean dagoen araudiaren araberakoa ziurtatuz. Cearan sortutako ingurune kooperatiboak, asentatuen ekoizpena eta diru-sarrerak hobetzeaz gain –750.000 € bazkide diren 541 pertsonen nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpena erosteagatik, eta 100.000 € gehiago 65 langileei soldatetan–, epe luzerako autogestio- eta jasangarritasun-gaitasuna ere indartu du. Eredu horrek emaitza ekonomikoak bilatzeaz gain, landa-garapen bidezkoago eta erresilienteago baterako oinarriak ere ezartzen ditu, kooperatibismoaren printzipioetan eta balioetan oinarrituta.

FINAPOP ETA EKOIZPEN SEKTOREAREKIN BATERA BISITAN

2024ko azaroaren 5etik 8ra, Finapop (Financiamiento popular para alimentos saludables) eta Cearako Ekoizpen Sektorearekin , Cooperasc, Cooperamuns, Cooperamel eta Cooperasc kooperatibak bisitatu zituzten Mundukideko Andrea Antón eta Marcio Carvalho kideek.
Gizartean eragin positiboa sortzeko inbertitu nahi duten pertsonen funts pribatuak biltzea du helburu Finapop erakundeak, familia nekazaritza buru duten proiektuetarako.
Bisitaren helburua izan zen Finapopek ezagutzea, eta aipatutako kooperatibak gaur egun bizi duten egoerari buruz eguneratzea, Finapopek egin behar diren inbertsioen jarraipen eta babesa hurbilagoa egin dezan.

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden