Maiatzaren 8tik 11ra, Nekazaritza Erreformako V. Azoka Nazionala ospatu zen São Paulon, Brasilgo estatu guztietako nekazariak bilduz, São Paulo hiriko biztanleei Brasilgo eskualde bakoitzeko produktu desberdinak eskainiz.
Mundukidek lagundutako estatu ezberdinetako 15 kooperatibak merkatu honetan parte hartzeko aukera izan dute, beren produktuak zuzenean eskainiz São Paulon, Brasilgo hiririk jendetsuenean.
Bestalde, sukaldaritza gune bat ere bazegoen, non estatu bakoitzeko plater tradizional desberdinak eskaintzen ziren. Horrez gain, hezkuntza eta kultur jarduerak antolatu ziren lau egunetan zehar.
Mundukidek lagundutako honako kooperatibek parte hartu dute Brasilgo Nekazaritza Erreformako azokarik handienean:
Ceara estatukoak
- Coopalc: Anakardo eta fruta katea.
- Cooperasc:Esne-katea
- Cooperanorte: Mandioka
- Cooperamuns: Ardi eta ahuntz katea
Parana estatukoak
- Cocavi: Eztia, arrautzak, gozogintza, mandioka
- Coopercontestado: Eztia, fruta izoztua, mahats zukua, manioka izoztua.
- Copavi: Ogia, cachaça, jogurta, azukrea
- Terra Livre: Tomate saltsa, frutak eta barazkiak
- Copaia: Mandioka, barazkiak
- Coopacamp: Fruta izoztuak, maneioka izoztua eta fruta eta barazkiak
Rio Grande do Sul estatukoak
- Coopan: Arroz ekologikoa, txerri-katea, gozogintza, barazkiak
- Cootap: Arroza, barazkiak
- Bionatur: Hazi ekologikoa
- Cooperlat: Esnea
- Coperforte: Esnea