Maiatzaren 1a, Langileen Nazioarteko Eguna, data esanguratsua da Mozambiken.
Langileek desfileak egiten dituzte eta beren produktuak edo beren lanbidearen adierazgarri dena erakusten dute.
50 pertsonez osatutako Mundukideko lantaldeak ere batu zituen indarrak zegokion barrutietan. Langileentzat Mundukideko kide izatea lan bat baino gehiago da: pertsona askoren garapena laguntzen duen proiektu esanguratsu baten parte izatea da. 2Horregatik, maiatzaren 1ean, lankide guztiok ilusioz parte hartu genuen, jakinda gure lanak zerbait handiagorako laguntzen duela”- dio Celina Daniel, Sanga lantaldeko idazkariak.