Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Markaidek Mundukidera bideratu du Food 4 Future erakundetik jasotako saria

2022 ekaina 2

Agustin Markaide Eroskiko presidenteak Food 4 Future azoka ospetsuaren aintzatespena jaso du kooperatibaren kudeaketan izan duen bikaintasunagatik, Food Tech Innovation Awards 2022 sarien bigarren edizioaren esparruan.

Markaideren lehendakaritzapean, nazioarteko erreferentzia-eredu bat eraiki du banaketan, bazkide, bezero eta langileekiko konpromisoan oinarrituta, eta, gainera, gizartean integratzen da, ongizate ekonomiko eta sozialaren hazkundearen gizarte-inpaktua sortuz.

Aitorpenaz gain, Food 4 Futuretik 10.000 euroko txeke bat jaso du, Markaidek gure erakundeari, Mundukideri, bideratzea erabaki duena, Eroskirekin dugun lankidetza estuan eta bertan gauden hainbat herrialdetan elkarrekin lantzen ditugun proiektu ugarietan oinarrituta.

Josu Urrutia, Mundukideko zuzendariak, eskerrak eman dizkio honako hitzekin: “Ohore bat da Mundukiderentzat sari hau jasotzea, bai ordezkatzen duenagatik, bai horrek dakarren balioagatik. Horregatik, gure konpromisoa da orain gure programetan berriz inbertitzea, ahalik eta eragin handiena sor dezan pertsonen bizitza hobetzeko.”

Eskerrik asko, Agustin!

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden