Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Anibal Criollo: « “Elikagaiak gure izpiritua eta arima elikatzen du”

2021 ekaina 4

Madrid Fusion, munduko sukaldari onenetarikoen kongresuan parte hartu ondoren, Anibal Criollo chef kolonbiarra Arrasatera etorri da ostegunean,  Mundukiderekin batera Kolonbian elkarrekin daramaten proiektuaz hitzegiteko.
Quillasinga herri indigenako Anibal Criollok, bere iloba Marcelarekin batera, Kolonbiako Nariño departamenduan dauka NATURALIA jatetxea. Afektuan, historian, ezagutzaren belaunaldien arteko transmisioan, sustraitzean eta partekatzeko asmoan oinarritutako sukaldaritza garatzen dute. Bere kontakizunak erreferentzia ugari ditu bere amari buruz, honek eman zion ondare kulturalari buruz, landa historiari buruz, lurrari buruz “ama indigena bat izan nuen, ‘Sabela betea, bihotza pozik’ esaten zidana, eta hobeto ‘ondo janda egotea, ondo jantzita egotea baino”. Anibalentzat, janaria prestatzea afektua erakustea da, partekatzea, sozializatzea, ezagutza transmititzea, gorputza ez ezik arima eta espiritua ere elikatzea. Horretarako, “chagra” funtsezko pieza da. Sistema bizi bat da, non landareen, animalien eta gizakiaren arteko komunio bat dagoen. Eta harreman honetan ez dago liderrik, gizakia “ez da jaun eta jabe, sistemaren zati bat baizik”, dena eboluzionatu eta gorde dadin.

Maiatzak 31 eta ekainaren 1 eta 2an Madrid Fusionen parte hartzera gonbidatu dizute Anibal eta Marcela, beraiensukaldaritzaren eta unibertsoarekiko duten ikuspuntuaren inguruan solasteko. Bidaia aprobetxatuaz, Mundukidek Arrasatera gonbidatu ditu, dagoen lankideratzarko erlazioa sendotzeo eta gure bailara ezagutarazteko.

 

Mundukideren lankidetza Kolonbian

Nariño Kolonbiako barne-gatazka armatuak gehien kolpatutako departamenduetariko bat da eta giza garapen mailak txikienetakoa duena.  Horrexegatik, orain 3 urte hasi zen Mundukide Kolonbiako Nariño departamentuan elkarlanean bi kolektibo zaurgarriren egoera sozioekonomikoa hobetzeko bertako erakundeekin elkarlanean. Alde batetik, kale birziklatzaileekin eta bestalde AGROMINDALAEko Emakume indigenenen kolektiboarekin, eta azken hauekin lanean hasterakoan elkar ezagutu ziren  Anibal Criollo eta Mundukide eta suordutik helburu berdinegatik ari dira lanean.

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden