Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Mundukideren hurrengo laurtekoaren inguruan hausnartzen

2026 iraila 11

Mundukide Fundazioak bi urtean behin egiten duen topaketa Arantzazuko ingurune paregabean egin du aurten. Egunerokotasuna albo batera utzi eta hiru egunez Fundazioko kideak Asis topagunean elkartu dira, egungo eta etorkizuneko erakundearen inguruan gogoeta partekatua egin asmoz. Emaitzak merezi izan du.

Euskal rockaren ikur izan zen Hertzainak taldeak bazuen kantu bat, hogehigarren mendearen amaieran oso ezaguna egin zena. Milaka alditan kantatu eta errepikatzen zen esaldiak ‘hau dena aldatu nahi nuke’ amesten zuen. XXI. Mendeko aurreneko laurdena beteta, Mundukide Fundazioak ‘mundua aldatzeko pertsonak gaitzen’ jarraitzen du; Euskal Herrian, Kolonbian, Brasilen, Mozambiken eta Ekudadorren.

Lau programa dituzte irekita uneotan munduan zehar. Eta kooperanteak dituzte Kolonbian, Brasilen, Ekuadorren eta Mozambiken
Erakundeak kooperazio kooperatiboa mundura hedatzen jarraitzen du, txikitasunetik asmo handiekin; MONDRAGONen kooperatiben eta Aldundietako zein EAEko gobernuen babesarekin, Estatuko finantzazio iturriekin mundua hobetu guran jarraitzen dute Mudukideko kideek.

Fokoa 2027-2030 Plan Estrategikoan jarrita

Lau programa dituzte irekita uneotan munduan zehar. Eta kooperanteak dituzte Kolonbian, Brasilen, Ekuadorren eta Mozambiken. Sekulako lana egiten duten eta meritu itzela duten pertsonak. Horiek guztiak batu dira egunotan Arantzazun. Horiek guztiak izan dira protagonista eta guztien artean 2027-2030 sasoiko plan estrategikoa aztertzen hasi dira.

Prozesu luzea izango da eta Arantzazuko jardunaldiek balio izan dute oinarri batzuk ezartzeko
Prozesu luzea izango da eta Arantzazuko jardunaldiek balio izan dute oinarri batzuk ezartzeko, ideiak partekatzeko eta guztiek bat egiteko; elkarrekin, guztien esperientzietatik edanda, etorkizuna hobeto irudikatuko baitute.

MONDRAGONeko Kongresuko presidente Leire Mugerzak osteguneko saioan parte hartu zuen, urteetan kooperante izandako zenbait pertsona ere gerturatu ziren eta gaur erakundearen boluntario diren zenbaitzuk ere ez zuten hitzordua galdu nahi izan. Kooperatibek mundua aldatzeko, hobetzeko, ikuspegia berritzeko saiakeran Mundukide dute lagun. Eta etorkizunean ere hala izango da.

 

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden