Beti da interesgarria 20 urtetan Afrikan bizi izan den Beñat Arzadunen eritzia entzutea eta hare gehiago nazioarteko albisteetan aditua den Juanjo San Migelekin batera Amerauna irrati saioan.
Errusia da gari ekoizle nagusia, eta Ukraina bostgarrena. Ekilore olioari dagokionez Ukraina da lehenengoa, eta artoaren ekoizpenean, berriz, biak, Errusia zein Ukraina ageri dira lehen postuetan.
Herrialde askotan hasi dira ondorioak igartzen, baina batez ere Afrikako eta Asiako herri batzuetan. Izan ere, Nazio Batuen Erakundeak kaleratutako datuen arabera, Afrikara inportatzen den gariaren % 32 Errusiatik dator, eta % 12, Ukrainatik.
Beraz, Errusiako gariaren esportazioari blokeoa jartzeak, ondorio larriak izan ditzake Afrikan.
Mundukideko Beñat Arzadun, eta Euskadi Irratiko Juanjo San Miguel kazetariarekin hizpide izan dugu gaia.