Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

“Afrikara inportatzen den gariaren % 32 Errusiatik dator, eta % 12, Ukrainatik” Amarauna EITB

2022 ekaina 8

Beti da interesgarria 20 urtetan Afrikan bizi izan den Beñat Arzadunen eritzia entzutea eta  hare gehiago nazioarteko albisteetan aditua den Juanjo San Migelekin batera Amerauna irrati saioan.

 

Errusia da gari ekoizle nagusia, eta Ukraina bostgarrena. Ekilore olioari dagokionez Ukraina da lehenengoa, eta artoaren ekoizpenean, berriz, biak, Errusia zein Ukraina ageri dira lehen postuetan.

Herrialde askotan hasi dira ondorioak igartzen, baina batez ere Afrikako eta Asiako herri batzuetan. Izan ere, Nazio Batuen Erakundeak kaleratutako datuen arabera, Afrikara inportatzen den gariaren % 32 Errusiatik dator, eta % 12, Ukrainatik.

Beraz, Errusiako gariaren esportazioari blokeoa jartzeak, ondorio larriak izan ditzake Afrikan.

Mundukideko Beñat Arzadun, eta Euskadi Irratiko Juanjo San Miguel kazetariarekin hizpide izan dugu gaia.

 

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.