Bulego aldaketa eta web orrialde berria
2021 otsaila 17
Arrasateko Iturriotz kaleko 27ra aldatu dugu egoitza eta aldi berean web orrialde berria estreinatu ere. Horrezaz gain, lantalde sendoa eta diru-iturri ezberdinak izango ditugu aurrentzean proiektuak kudeatzeko.
2021. urtea, ez da erraza izango inorentzat, baina ardura berezia sentitzen du Mundukidek Afrikan eta Hego Amerikan egoera zaurgarrian bizi diren kolektiboengan, egunerokoan dituzten zailtasunez gain, pandemiaren eragina gogor pairatzen ari direlak
Datozen urteetan elkartasuna pertsona gehiagori zabaltzeko beharra ikusten dugu eta horretarako 19 pertsonako lantalde profesionalaz gain 30 pertsonako boluntario taldeaz osatzen gara. Arlo ekonomikoan berriz, Garapenerako Lankidetzarako Euskal Agentzia, Espainiako AECID, Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Nafarroako Gobernua, Arrasateko, Aretxabaletako, Eskoriatzako eta Aramaioko Udalak, Harreman, Hiruatx, Anelkar, Munduzabal eta Gernikatik Mundura Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak eta Mundukideren sorreratik babesa eta laguntza eskaintzen dioten Mondragon Taldeko kooperatibak eta pertsona partikular ugari izango dira Mundukideren misioa errealitate bihurtzeko bidelaguna
Lankidetza programei dagokienez, Afrikar kontinenteko Mozambike eta Etiopia herrialdeetan aritiko gara lanean, herrialde hauen gehiengoaren ekonomia nekazaritzan oinarritzen baita. Hego Amerikan, Brasil, Kolonbia eta Ekuadorren, nekazal ekoizpenerako kooperatiben prozesuak eta emaitzak hobetzea da helburua. Programa batzuk urte askotako bidea egin dute baina helburua programak hedatzea eta onuradun kopurua handitzen joatea da. Beste programetan, nahiko berriak direnez, proiektua erabat sendotzea eta emaitzak ikusteko ari gara lanea
Etxera begira, egoitza nagusiak Arrasaten jarraitzen badu ere, urte hasieratik ITURRIOTZ 27an kokatzen da Mundukideko bulegoa , herriko plazatik gertu. Bestalde, fundazioaren ekimena ezagutarazteko www.mundukide.org webgune berria bisitatu daiteke, proiektuen inguruko informazio zabala, ingeleseko bertsioa eta Bizum bezalako dohaintza-bide berriak eskainiz.