Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Kolonbiako lankidetza indartuaz

2023 maiatza 12

Ekuador eta Kolonbiako lantaldeak, Mundukideko zuzendariarekin batera Kolonbian elkartu dira, orainarteko lanak ikuskatu eta  Mundukidek bi herrialdeetan dituen lan proposamen berriak aztertzeko.

 

 

Orain 4 urte hasi zen Asier Kolonbiako lankidetza programari gorputza ematen eta Iker otsailean gehitu zen lantaldera, bertako erakunde ezberdinekin, garapen sozioekonomiko jasangarria eta elkartegintza bultzatzeko helburuarekin. Bi talderekin egiten dugu lan, Pasto izeneko emakume indigenekin nekazaritza eta komertzializazioa indartzen  eta Pasto eskualdeko birziklatzaile kolektiboaren artikulatzea hobetzen, eskualdean birziklatze zerbitzua emateko erakunde bakarra sortzeko helburuz.

AMURE, Cali hiriburuko elkarte birziklatzailea

 

Iker Cabrejas- Kolonbiako kooperantea

“Mantso ari da aurrera egiten Pasto herriko emakume indigenekin nekazaritza alorra.  Erreferentziako pakete agroekologiko bat definitu da, biderketa egiteko ekoizpen pilotuekin. Nekazaritza ekologiaren ideiak denbora behar du emakume larre eta ekoizpen eremuetan gauzatzeko eta horretan bidelagun izango du Mundukide. Epe luzerako lan hori mantendu egin behar da nekazaritzako ohituretan aldaketak gertatu arte. Egun oso positiboki baloratzen da, Gran Tescual lurraldeko indigenen gobernua irtenbide agroekologikoak ezartzeagatik nabarmentzen ari delako.”

 

Asier Elorza Ugarte- Kolonbiako kooperantea

“Hego Mendebaldeko birziklatze-lerroa asko aurreratu da. Mundukidetik Cali eta Pastoko 6 elkarteri laguntzen diegu zuzenean administrazio eta plangintza alorrean. Nariño eskualdeko GIRASOLES birziklatzaile elkarteak aurrera  pauso handia eman du, kolektiboaren funtzionamendu operatiboa eta soziala hobetzeko laguntza jaso duenean. Bestalde, bigarren mailako elkartea den ARSOCen (Asociación de Recicladoras del Sudoccidente) bidez, birziklapen-elkarteen arteko lankidetzak oso aurrerapen ona egin du.  Aldi berean, nazio-mailako birziklatzaileen antolaketa indartzeko bidea hasi da Birziklatzaileen Elkarte Nazionalarekin (ANR). Elkarte hori hasierako fasean dago oraindik, eta gizarte-enpresari eta lan elkartuari buruzko prestakuntza alorrean laguntzen ari da Mundukide.”

 

Genith Quitiaquez- Tescual Handia erresguardo indigenako gobernadore ohia

“Mundukide ezagutu genuen Ekonomia Solidarioari buruzko topaketa batean, gure erronka indigenen komunitate baten barruan gobernagarritasun- eta ekonomia-prozesu bat lortzea zen. Pastoen herrian, lurra berreskuratzeko borrokak egin ditugu, identitatea eta parte-hartze politikoa; hala ere, autonomia ekonomikora bideratutako borrokak oso urriak dira arrakasta izan duten esperientziak; elkarrizketa horrek jarraipena eman zion beste topaketa batzuekin, Mundukideren lankidetza-filosofia ulertuta. Mundukideren filosofia oso berezia iruditzen zait, komunitateen jakintza onartzen baitu eta lurraldeko dinamikak indartzen baititu; ikuspegi hori asko gustatzen zait, ez delako paternalista eta ez lankidetza-ikuspegia.”

 

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden