Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Ekuador 2023, esperientzia paregabea!

2023 maiatza 11

1993 eta 2000. urteak bitartean jaiotakoa bazara, hauxe da  LABORAL Kutxa eta Mundukiderekin  Ekuador ezagutzeko aukera. Bidaia iraileko 3 astetan zehar egingo da eta zu bezalako 9 gazte eta bertako beste pertsona batzurekin elkarbanatuko duzu esperientzia.

Eman zure izena hemen!

Hautaketa prozesua

www.laboralkutxa.com eta www.mundukide.org helbideetan izena emandakoen artean 200 hautagaitza zozkatuko dira. Horien artetik, 30 hautagai aukeratuko dira eta elkarrizketen bidez Ekuadorrera joango diren 10 gazte aukeratuko dira. Aukeratutakoei uztailaren 24a baino lehen emango zaie erabakiaren berri eta jakinarazpena jaso ondorengo 48 orduetan onartu beharko dute irabazleek partaidetza.

Bidaiaren helburua

Ekuadorreko bi errealitate ezberdin ezagutzea da, Andeetakoa eta Amazoniakoa, aktibitate-jardueren mehatxuen aurrean beren lurraldea eta bizimodua defendatzeko alternatibak bilatzen dituzten biztanleen ikuspegitik.

Egonaldia Ekuadorreko bi elkarterekin lankidetzan antolatu da: bata Amazonian, Alejando Labaka Fundazioarekin Orellana probintzian, eta bestea Toisan Korporazioarekin, Imbabura probintziako Intag haranean.

Mundukideko lankidetza Ekuadorren

Mundukidek ia 24 urteko esperientzia dauka lankidetza “kooperatiboan”, eta hegoaldeko herrialdeetan pertsonen gaitasunak indartzen eta haien garapen sozioekonomikoa hobetzen. Era berean, tokiko lidergoa eta eraldaketa sozialerako bokazioa daukaten kontraparteen enpresa, antolaketa eta kooperazio lana indartzea du helburu. Ekuatore Ginea, Zimbawe, Mozambike, Ekuador, Peru, Kuba, Kolonbia eta beste herrialde batzuetan metatutako esperientziaren bitartez, Mundukidek ondo ezagutzen ditu hazkunde sostengarria bultzatzen duten garapen ereduak sustatzen dituzten tokiko erakundeak. 2018 urtea geroztik ari da Mundukide Ekuadorren lanean, nahiz eta fundazioaren hasierako garaietan 5 urteko esperientzia bat izanbertako hainbat elkarterekin. Gaur egun Mundukidek kooperante euskaldun bat du Ekuadorren, herrialdean 20 urteko esperientziarekin eta  batik bat horri esker bermatzen da esperientzia honen kalitatea.

Munduari begiratzeko beste modu bat

Ekimena LABORAL Kutxarena bada ere, Esperientzia gauzatzeko, egitura kooperatiboko bi erakunderen arteko interkooperazio sistema aktibatu da. Hala, LABORAL Kutxak Mundukideren kolaborazioa izango du,  bidaia antolatzen, koordinatzen eta bidaiarien bidelagun gisa.

Zorte on!

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden