Nekazaritzaren hedapen nabarmena Niassa probintzian
2023 ekaina 21
Niassa probintziako hedapena
Iparraldeko Cabo Delgado probintziako gatazka armatuak azken hiru urteetan okerrera egin duenez, borroketatik ihesi lan egiten dugun barrutietara iritsi diren pertsonei laguntzean oinarritu da gure lana.
Ondoko Niassa probintzian berriz, nekazaritzako ekoizpenak eta merkaturatzeak hedapen handia izan du. 2021. urtearen amaieran, hiru instruktore talde berri sortu ziren Mwembe, Sanga eta Ngaumako barrutietako nekazariekin lankidetzan aritzeko, 2022 urte amaierarako beste 10 talde osatu ziren Niassan eta Cabo Delgadon. Guztira 14.659 familiaren parte hartzea izan du programak (63.034 lagun) eta guztira 3.100 hektareako eremua landu dute g Uzta saltzeak 1.600.000 euroko diru-sarrera gehigarriak ekarri dituelarik. 2023ko kanpainan, 16.000 familia berri ari dira lanean 4.000 hektareatan, oinarri sendo bat lortu duten auzo-taldeen laguntzari esker.
Deolinda Julio, Niassako nekazaria:
“Tipula-ekoizpen on bat saltzeak seme-alabak hobeto elikatzen laguntzen dit, eta arrautzak saltzeko oiloak ere erosi ahal izan ditut. Mundukideren teknikei esker, eskolara bidali ahal izango ditut nire seme-alaba guztiak.
Elena Ramos de la Cruz, programako koordinatzailea:
“Azken urte honetan parte hartu dugun herri eta herrixketan aurrerapenak nabari dira. Batez ere, sesamo, soja eta barazkien ekoizpenari esker, familiek emaitza ona lortu dute. Programa zabaltzen jarraitu nahi dugu, barruti berrietara iristeko eta nekazal familia gehiagori bizitza maila hobetzeko aukerak eskaintzeko.”