Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Mozambikeren aldeko jaialdirako EROSI HEMEN SARRERA

2022 uztaila 1

Ikuskizun berritzaile eta hunkigarri honetako protagonistak, Ugandako Ugandan Sticks talde afrikarra eta Debagoienako Ttakun eta Jaiki elkarteak izango dira, artearen magiaren bitartez gozatzeko aukera emanez. EROSI HEMEN SARRERA!

Uztailaren 20an, Arrasateko Monterrongo parkean, arratseko 19:30 etan Mozanbikeren aldeko elkartasun jaialdia ospatuko dugu Harreman eta Mundukidek.

Ugandan STICKS, arimarekin dantzan
Afrikatik etorri berri diren 7 gazte ugandarrek, lurra, ohiturak, fedea, alaitasuna, mina, edertasuna deskribatuz egiten dute dantza, eta danbor eta erritmo alaiekin lehertzen dira. Garaikidea, afrikarra, tribala, kamera geldoan edo erritmo zoroekin dantzatzen dute. Ugandan Sticks taldearen ikuskizuna afrikar ikuskizun garbia da, eta arrakasta handia lortu du kontzertua eman duten aldiro. Kampalako umezurztegian hazitako zazpi gazteek ehunka emanaldi egingo dituzte Euskal Herrian eta Espainian udaran zehar eta Arrasatekoa primizia izango da.

Ttakuna, kulturarteko zubia
Arrasateko Ttakun elkarteak dioenez, txalaparta kulturen arteko zubia da eta hori erakustera datoz tta-kun tta-kun konpasaren magiaz.

Jaiki, sentimenduen hizkuntza

Jaiki elkarteko performanzak gorputz-hizkuntza erabiltzen dute istorioak emozioz eta sentimenduz komunikatzeko. Monterroneko taula gainera igoko dira eta oraingoan “euskafrika “ xarmadun ikuskizunarekin goza araziko dizkigute.

Arrasateko eta Debagoieneko herritarren konpromisoa indartzea da helburua

Jaialdiaren helburua, Arrasate eta Debagoienako herritarrek Mozambikeko lankidetza-programarekin duten konpromisoa indartzea da. 

Harreman eta Mundukidek hogei urte baino gehiago daramatzate elkarlanean Mozambike iparraldeko korredoreko biztanleen bizitzak hobetzeko aukerak eskaintzen. Lankidetzar programak hasi genituenean,  herrialdea erabat suntsituta aurkitu genuen eta hogei urte hauetan azpiegiturak, osasuna, hezkuntza eta jarduera ekonomikoa nabarmen hobetu badira ere, gaur egungo egoera oso kaskarra da oraindik milaka eta milaka pertsonentzat.

Adibidez, duela hogei urte Marrupako barrutian 200 € baino gehiagoko uzta zuten hamar nekazari ere ez bazeuden, orain ehunka dira balio hori lortzen dutenak nekazaritzatik. Duela hogei urte nekazari familien laurden batek ere ez bazuen bizikleta bat, orain gehiengoak daukate bizikleta eta askok motor txikiak izatea ere lortzen dute.

Tokiko gaitasunak eta ezagutzak aprobetxatzean oinarritzen diren metodologia berritzaileak sortzea da programaren balio erantsia.

Duela hogei urte hasi zen programa, sabana erdian landa-errepideak irekitzen, ehun bat nekazari-familiari diru-kreditua emanez eta beste hogeita bosti ureztatze-teknikak irakatsiz. Gaur egun, 10.000 nekazaritik gora parte hartzen dute programan. Familia horiek, ohiko biziraupeneko laboreez gain, beste 2.000 hektareatan programak erakutsitako teknikak erabiltzen dituzte, eta horri esker 1.000.000 € baino gehiagoko diru-sarrera lortzen dute.

Mundukideko programak metodologia berritzaileak sortzea lortu du urteetan zehar. Metodologia horiek tokiko gaitasunak eta ezagutzak aprobetxatzean oinarritzen dira, eta, beharrezkoa denean, kooperanteen aholkularitza eta esperientziarekin osatzen dira.
Programak estrategia argia du, familia bakoitza bere zirkunstantzia zehatzetara gehien egokitzen zaion laborantzara bideratu ahal izateko, eta modu errentagarrian egin ahal izateko. Azken finean, bere lanarekin bizitza duin baterako etekin nahikoak lortu ahal izateko.

Oraindik asko geratzen da egiteko eta Debagoiendarren babesa ongi etorria da

Oraindik asko dago egiteko eta horregatik Mundukide eta Harremanen helburua, gero eta familia gehiagori programan parte hartzeko aukera ematea da. Programan parte hartzea, hileko 60 € irabaztera iritzi ahal izatea da eta alderantziz, nekazal familia baten horren laurdena lortzen dute bere kabuz.

Mundu egonkorragoa nahi badugu, ezusteko gutxiagorekin, gatazka gutxiagorekin eta borroka gutxiagorekin, desiragarria da desberdintasun horiek minimizatzea. Horregatik guztiagatik, beharrezkoa da lanean jarraitzea. Eta horretarako Debagoieneko herritarren laguntza ongi etorria da. Laguntza hori gabe, programak ezin izango zuen hogei urte hauetan izan duen konstantzia edo malgutasuna izan. Ekarpen solidarioen eta diru-laguntzen osagarritasunak ahalbidetzen dio programari muskulu eta malgutasun nahikoa izatea. Biak ala biak guztiz beharrezkoak emaitza eraginkorrak lortzeko.

Eskerrik asko eta goza dezazuela.

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden