Eskerrik asko LABORAL Kutxa 2025eko egutegia banatzearekin batera “Elkartasun keinu bat” kanpaina abiarazteagatik.
LABORAL Kutxako bulegoetan egutegia jasotzerakoan Mozambike programarekin elkartasun keinua izan duten pertsonak milaka izan dira, guztira 10.000 eurotako ekarpena eginez.
Horrelako elkartasun ekimenei esker, 20 urte baino gehiago daramatzagu lanean Mozambike iparraldeko nekazal familiekin batera, nekazal-teknika, labore eta merkatu berriak sustatzen, bertako biztanleek lanari etekin hobea ateratzen eta horrela diru-sarrerak eta bizi-baldintzak hobetzen.
Elkartasuna eta erantzukizuna. Erabaki, lan egin, inbertitu, indarrak batu. Interkoopeazioa jendearen bizitza hobetzeko borondatearen zerbitzura jartzen denean baldintza zailenetan ere aldaketa garrantzitsuak lor daitezkeela erakusten dute horrelako ekimenek.