Astean ospatuko den Afrikaren egunaren harira, AFRIKAN EMAKUME JAIOTZEA izenburupean hitzaldia antolatu du Mundukidek, Maiatzak 27an, osteguna, , arratsaldeko 18:00 etan, Arrasateko Gaztelupe gunean.
Mundukidek 20 urte daramatza Afrikan, bertakoekin batera lankidetza programak eraikitzen, eta Afrikar kontinentearen eguna ospatzen den honetan, Arrasateko biztanleei Afrikara “bidaiatzeko” eta emakume afrikarren ametsak eta erronkak ezagutzeko aukera eskaini nahi die Bilbon bizi den HILARIA VIANEKE aktibista angolarraren eskutik.
Azken hamarkadetan, Afrikako kontinenteak aurrerapen handiak merezi izan ditu, batez ere, sektore ekonomikoan. Azken zifrekin bat etorriz, egiaztatu ahal izan da garapen esanguratsua gertatu dela, eta horri esker, emakumeek parte hartzeko papera izan dutela ekonomian, enpresa esparruan eta garapenean zuzeneko eragileak izanez. Urteak igaro ahala, politikan, ekonomian, kulturan eta zientzian kargu garrantzitsuak betetzen hasi dira, eta horrek genero-berdintasun handiagoa ekarri du. Baina nola bizi dute guzti hau emakume afrikarrek eta zer dute esateko?
Data
27 maiatza 2021
Ordutegia
18:00 - 19:30
Non
Arizmendi ikastola GAZTELUPE - ARRASATE
Prezioa
Gratuito