Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Urtarrilaren 21,22,23an ospatuko da HUHEZINEMAren19. edizioa

2026 urtarrila 19

Ia hamarkada batean Huhezinema jaialdian bere izena daraman Saria banatu ondoren, Mundukidek erabaki du gutxienez urtebeteko atsedena hartzea, 19. edizioan geldialdi didaktiko gisa.

Erabaki hau hausnarketarako tarte bat ireki nahiaren ondorio da, azken edizioetan aurkeztutako lanek Mundukide Sariak planteatzen duen ikuspegi kritiko eta konprometituarekin konektatzeko izan dituzten zailtasunak agerian utzi baitituzte.

Hala ere, Mundukidek azpimarratu nahi du Huhezinema bezalako jaialdiek gizartearen ikuspegi kritikoa zabaltzeko duten garrantzia, eta 19. edizioan modu ezberdin batean bada ere, bertan izango da.  Lehenengo, urtarrilaren 22an, goizeko 11:00etan, Julia Dahr zuzendari norvegiarraren Eskerrak Euriari filma proiektatuaz, Mundukide Sariaren balioak islatzen dituen praktika onaren adibide gisa.  Eta hurrengo egunean, urtarrilaren 23an, goizeko 10:00etan, Aretxabaletako Komunikazio Fakultatean egingo den tertulian parte hartuaz, “Zinema gizarte eraldaketarako tresna” izenburupean.

Ekimen honen bidez, Mundukidek zinemagile gazteen artean hausnarketa piztu nahi du beren lanak sortzerako orduan, honako galdera hauen bitartez: Zer eragin dauka egiten eta egiten ez dugunak munduan? Euskaldun eta europar gisa, munduko zortzi mila milioi biztanleen artean, zein leku hartzen dugu? Aberastasuna, boterea, ekonomia, kultura, burujabetza edo klima-aldaketa bezalako arloetan, zer ondorio dituzte gure ekintzek —edo ekintza faltak— beste herri eta pertsonengan? Eta nola laguntzen dugu, edo nola oztopatzen dugu, guztiontzako giza eskubideen bermatzea?

Mundukideren lana munduan elkarrekin bizi garen pertsona guztiekiko elkartasunetik abiatzen da, izan ere, horixe da behar handiagoa dutenekin elkarlanean aritzeko bulkadaren jatorria. Baina guztiontzako giza eskubideak hezur haragitze aldera, beste herrialde batzuetan eragiten dugunaz gain, gure jatorrizko herrialdeetan egiten dugunak ere garrantzia bizia du.

Zatoz Huhezinemarekin gozatzera!

19.edizioaren programa

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden